« Bertsotan | Unamuno euskaraz »
Sagardotegiak / Sebastian Salaberria / Auspoa, 1997
Garai bateko sagardotegiak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1997-09-27
Sagardotegia eta bertsolaria, elkarri oso ondo loturik doazenak dira, aspalditik gainera. Ez dut esango zein asmatu zuten lehenago, sagardotegia ala bertsolaria, neuk ere ez dakit eta, baina pentsatzekoa da sagardoa lehendabizi egin zuenak bertsolaritik ere bazuela zerbait, sena edo, akaso. Sagardotegia, izan ere, bertsolariaren zordun da; bertsolaria sagardotegiaren zordun den bezalaxe. Nik ez dut ezagutzen bertsoren bat edo gehiago sagardotegiei eskaini ez dion bertsolaririk. Horrela, batak besteari lagun egin diote: sagardotegiak espiritua suspertzeko eta mihia trabarik gabe dantzatzeko indarra eman dio bertsolariari; eta bertsolariak sona eta izena sagardotegiari.
Garai batean benetako bertsolari-eskolak omen ziren sagardotegiak. Udarregik esana da: “Gure kolejioak, sagardotegiak”, edo antzeko zerbait. Sebastian Salaberria, konturaturik sagardotegien garrantziaz, liburu bat eskaini die. Lehenago Neronek tirako nizkin liburua argitaratu zuen; geroxeago, Nere soroko emaitzak. Eta orain Sagardotegiak izeneko hau. Ezer kontatzeko duenak lehentxeago ala geroxeago kontatzen amaitzen duela, alegia, benetako beharra izanez gero.
Liburua pasadizo askoz jantzitakoa da. Batzuk, Salaberriari berari gertatutakoak dira; eta beste batzuk, berak ezagutu duen jendeari. Dena dela, bere oroimena da liburua antolatu eta tajutu duena. Aurreko liburuetan bezala, Sebastian Salaberriak bere inguru samarreko dakarkigu orrietara; bera da, esaten den bezala, kontalaria. Beraz, ez dezala irakurleak espero sagardotegien historia konplitua, ez baitu horrelakorik aurkituko. Bere historia egiten du egileak, bere neurrira, bere ahalaren araberakoa. Eta ez da gutxi.
Lagungarria da garai bateko giroa ezagutzeko, garai bateko sagardotegiak nola ziren jakiteko. Gaur egun, bizitzak daraman martxak batzuk baztererra bota ditu eta desagertu egin dira. Beste batzuk, aldatu ere egin dira, halabeharrez. Baina oraindik gozoa da garai bateko ibilera haien berri jakitea. Irakurleak, beraz, adinekoa bada, izango du Sebastian Salaberriak aipatzen dituen sagardotegien ezaguera, eta bera ere liburuko orriak irkaurri ahalean, oroitzepenetan murgilduko. Adinekoa ez bada, hor dauka erreferentzia estimagarria, gaurkoaren eta atzokoaren arteko mugarria zertan den adierazten duena.
Sagardotegi asko aipatzen dira liburuan, Donostia ingurukoak edo Hernani aldekoak, gehienak. Pasarte gogoangarri asko dakartza, inor ez aspertzeko moduan idatziak, gainera.
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera
Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa
Irati Majuelo
Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua
Ibon Egaña
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Aiora Sampedro
Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig
Jon Jimenez