kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Zauriaren salmoak/ salmos de la herida / Patxi Ezkiaga / Bermingham, 1997

Salmoen musika Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1997-05-03

Lagun bat baino gehiago bildu dira liburu hau orain den bezala, guk ikusten dugun bezala izan dadin. Ahalegin handia dago liburu honetan, ez bakarrik idazlearen beraren aldetik. Laurogeita zazpi salmo argitaratzen badira ere, idatzitakoak gehiago ziren, dezentez gehiago izan ere. Gero, Jokin Otaegik salmo horiek hartu eta gazteleraz jarri zituen hitzez-hitz. Eta azkenik, Jorge G. Arangurenek txukundu eta orraztu zituen berak dakien bezala. Ez dela itzulpen zuzena esango dute, eta halaxe dela aitortu behar, baina poesia itzultzen denean gutxitan gertatzen da poetak jarri duen hitzak baliokidea izatea itzultzaileren hizkuntzan. Eta gainera, doinuak daude, giroa, atmosfera, itzultzen zailak edo ezinezkoak direnak. Bi hizkuntzetan, batean zein bestean, aise irakur daiteke liburua, eta euskaraz duen indarra eta grina, gazteleraz ere horretantxe ageri dira.

Salmoak dira, gizakiak Goiko Jaunari kantatzeko asmatutako hitzak. Dabidenak egiten zaizkigu ezagunen, Biblia irakule garenontzat, baina Dabidenaz gain, poetek jakin izan dute nola edo hala salmoen bidez esan nahi dutena esaten. Alde horretatik begiraturik, salmoek musika dute, berezkoa dena, beste poesia-motatatik ezberdin egiten duena. Baian salmo guztiek ez dute musika bera, nor nor den eta nor non bizi den horrek aldatzen du musika bera ere.

Bestalde, poema hauetan errepikatu egiten dira legorretako poetak bere liburuei emandako gaiak: gizona (izakia esan nahi dut) bere buruaren aurrean; izakia Jaunaren aurrean; eta izakia Naturaren aurrean. Zentzu erlijiosoa dute, zalantzarik ez, baina Patxi Ezkiagaren erlijiotasuna berezia da, munduarekin eta Jainkoarekin elkartzeko era bat. Eta mundua diodanean, munduko izaki guztiak esan nahi dut: landare, bitxilore, harri, iturri, ilargi… Jaunak sortutako orok bizitza baitu, Patxi Ezkiagaren irudimenean, eta mundua laudatzea Jaunaren lana, Jauna bera laudatzea da. Esaterako: “Gailur, aingeru, eguzki, ilargi, izar/ zeru, ur, su, kazkabar, elur, laino/ mendi, muino, baratz eta basoz/ osaturiko harri botiboa dakarkizu, Yahve”.

Poetak hitzaurrean dioen modura: “…gure lurraren, uraren, haizearen, kaleen, tabernen eta giza-egoeren usaina dute”. Hala ere unibertsalak dira, zentzu ezinago zabal eta unibertsalagoz ondu ditu poema hauek.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak