« Argi bat kritikaren bide antzuan | Moderno baten begirada malenkoniatsua »
Azaro urrunetako Intifadak / Gari Berasaluze / Elkar-Kaiero, 1997
Tristuraren hitzak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1997-03-28
Oso begi bistakoa da euskal poesiak asko aurreratu duela azkeneko urteetan. Areago, beste kulturetan mendeetan egindako bidea oso denbora gutxitan egin duela esango nuke. Horregatik, beharbada, gaurko euskal poesia aztertzerakoan itsasten den kaos itxura hori. Nekez esan genezake eskola nagusirik dagoenik, gure artean behinik behin. Nork bere bidea egin du, nork bere adierazpen-moldeak bilatu ditu, nork bere sentsibilitatetik erantzun dio errealitatearen erronkari. Poeta gazteak dira horretan nabarmen. Poeta zaharrengandik aldegiten saiatu dira, garai modernoen eskakizunei aurre egiten ere bai, eta ez dute funtsean, mamian alegia, erabat lortu. Irudipena dut formetan geratu direla aldakuntzak, berrikuntzak oro; gaiak ere ezberdinak dira, trataera ere bai, baina errezeloa dut janzkera kontua besterik ez dela. Garikoitz Berasaluzeren poema bat datorkit burura, horren guztiaren adierazgarri: “hil dira poeta zaharrak/ negarra eta ura indarra eta odola/ eta iritsi dira poeta berriak/ hil direnen poesia zaharrarekin.”
Azaro Urrunetako Intifadak du izenburua Garikoitz Berasaluze gaztearen liburu honek. Beti du gazte izateak bere abantaila, ez baitu ezer zuritu beharrik. Mundua begi berriez ikustera ohituta, dena ezerezetik sortzeko eskubidea (eta beharra) du poeta gazteak. Liburu sakona izanik, poema asko, irudi asko, gera nadin, oraingoz, idazleak islatu nahi duen munduaren laburpen halabeharrezko batekin.
rakurketa serio baten ondorioz, ezin esan daiteke poema trinkoak direnik. Trinkotasunak formetan eta poesiaren esanahian du bere iturburua. Piska bat aztertuz gero, Berasaluzeren poemak argi samarrak dira, euskal poesian azkenaldian idatzi diren zenbait liburu baino argiagoak, noski. Hizkuntza denotatiboa da, ez dago metafora handirik, nahiko lineala da. Esaten duena esaten du eta horrela ulertu behar da. Hala ere, poemaren eraikuntza da harrigarrien egiten zaiguna. Irudien pilaketa baitago, eta nagusiki erreferentzia multzo gutxiren inguruan: trenak, elurra, tristura, esango nuke.
Poetak bere tristura adierazteko asmatzen dituen hitzak dira liburu honetan datozenak. Tristura mozorrotzeko, tristura bihotzaren barrunbean gordetzeko ahaleginean. Amodioa, lehen pertsonan hori ere; mina, dolorea, eremu nahasi eta zabal batean. Oso lirikoa aurkitu dut liburu osoa, oso sentimentala, oso…, ez dakit nola esan. Sentipenen eta sentsazioen poesia da. Bizia eta sarkorra.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera