kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

San Benoaten bizitzea / Bazilio Joannateguy / Klasikoak, 1996

Biografia Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1997-03-01

Aspertuta nagoenetan, batzuk dendaz denda ibiltzen diren moduan beren asperra nola asetuko asmatu ezinik, edo eta itsasaldera hurbiltzen diren moduan, itsasoa lasaigarri baitzaie, nik klasikoetara jotzen dut, ez pentsatzen dudalako nire asperraren uhinak baretuko direla inoiz, asperra eskuarki gaitz sendoa baita, eta sendagarri indartsuagoa eskatzen baitu. Topikoa da esatea guk ez dugun zerbait ekartzen dutela klasikoek, askotan ez baitakigu zer dugun eta orduan nekez jakingo genuke zer ez dugun. Klasikoak irakurtzea aspaldi bizi izandako jendearekin solasean jartzea da. Hori pentsatzen dut batzuetan, umoreko nagoenean. Horretarako, burua, begiak eta zentzumenak aspaldiko garaietara begira jarri behar. Halaxe esaten zidan lagun min batek: “Nik Homeroren Iliada irakurtzen dudanean, hoplitaz janzten nauk”. Eta Birgilio irakurtzen duenean pentsatzekoa da, erromatarrez jantziko dela. Eta horrela…

Aurreko hori guztia aitzakia besterik ez zen, ondotxo antzemango zeniotenez, neure buruari adore emateko modu bat alegia, Joanneteguyren San Benoaten bizitzea komentatu baino lehen. Izan ere nola komentatu behar dira klasikoak? Inazio Mujika Iraola, edizoaren paratzaileak ondotxo komentatzen du liburua, alderdi biografikoak agerian jarriz eta bestelakoak (filologikoak eta abar…) bazterrean lagatzeke.

Alderdi biografikoa garrantzitsua da neurri batean, baina ez garrantzitsuegia. Idazle batzuei buruz nahikoa zaigu jakitea non sortu eta non hil ziren, eta askotan ezta hori ere. Beste batzuei buruz ordea dena jakin nahi izaten dugu, bizitza bitxia edo xelebrea eraman izan dutelako. Alderdi filologikoek ere badute beren garrantzia, ez pentsa, inor ez da filologo izatera iristen, lehenago azterketa serio eta kuriosorik egin ez badu. Hori esaten dute behintzat.

Liburua irakurtzea da, funtsean, idazle bati egin dakiokeen omenik ederrena. Literatura aldetik, esango nuke, polita da San Benoaten bizitzea, nahiz eta pasarte bakoitza baliogarri zaion idazleari ondorio erakusgarri bat ateratzeko. Liburuek, garai batean, xede didaktikoa zuten. Orain ere bai, antza denez. Hala ere gustura irkaurtzen da honako hau. Merezi du, gainera. Horixe esan nahi nuen hasera-haseratik. Joannateguy kontalari aparta da, eta erlijio gizona izan ez balitz, bere idazketari mugarik jarriko ez balio, liburu gogoangarriagok idatziko zituzkeen. Seguruaski, bai.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak