kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Zientzietarako argimenaren azterketa / Joanes Uharte Donibanekoa (Xabier Kintana) / Klasikoak, 1996

Oso modernoa Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1996-11-30

Kuriosoa, gutxienez, izan zen Joanes Uharte Donibanekoaren bizitza. Oso gutxi dakigu hari buruz, eta dakigun apurra oso ziurra ez. Jaiotzez Donibane Garazikoa omen. Gero, historiak aldaketa batzuk inposatu zituen armaren indarrez han eta hemen, gerratan ibili ziren nafarrak eta gaztelauak, eta Uharte Donibanekoa, bere gurasoekin, Baezara joan zen. Hantxe igaroko zuen ia bizitza osoa eta hantxe ere hil. Izatez, sendagile, Alcalako Unibertsitatetik pasatu ondoren. Liburu bakarra argitaratu zuen: Examen de ingenios edo, euskaraz, Zientzietarako Argimenen azterketa, Joanes Uharte Donibanekok berehala lortu zuen ospea, nahiz eta idazte eta inprimazte-lanak gaur baino motelxeagoak ziren bizi izan zen garaian. Psikologiaren aintzindaritzat daukate. Cervantesek berak aipatzen zuen, oker ez banago, Uharterekin zuen zorra. Baina ez dakit On Kixoteri buruz ari ote zen. Seguruaski bai, On Kixote idazteko asko jakin behar baita gizakien psikolojiaz. Eta Uharte maisu zen horretaz. Argimena —injenioa—, zientzia eta gaitasun naturala aztertu zituen Uhartek; bidea ireki zien hurrengo belaunaldietan haren arrastotik abiatuko ziren askori. Erromantizismoaren garaian ere aipatua izan zen liburua. Lessingek itzuli zuen Uharteren liburua alemanierara eta tesi bat idatzi ere bai, Uharteren lanari buruzkoa. Schopenhauer ere Uharteren zalea zen.

Gazteleraz irakurtzeko zoragarria da. Gutxik menperatzen zuten hizkuntza hori berak bezain ongi. Harritzekoa da nolatan ez duten idazlerik onenen aldarean jarri! Erraztasun naturala zuen idazteko. Gil Bera, itzulpen-lan honetako hitzaurrea idatzi duena, behin baino gehiagotan aritu izan da Uharteren izena aldarrikatzen. Hala dio Gil Berak aipatutako hitzaurreko pasarte batean: “Zientzietarako argimenen azterketa oso bere garaiko liburua da eta horrek, hein batez, argitzen du eduki zuen berehalako arrakasta. Jatorrizko izakera eta ahalmenen arteko elkarregiteen bideak eta arauak ikertzeko eta finkatzeko ahalegina oso zaharra eta landua da pentsamentuaren historian.”

Xabier Kintanak egin du itzulpena. Erakargarria gertatzen da, gainera. Irakurtzeko polita, baina ikasteko, askoz politagoa oraindik. Oso modernoa da Uharte, gaurko idazle eta ikerlari asko baino modernoago. Hil zenetik hona pasatu diren urteak kontuan harturik, klasikoa ere badela esan behar.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak