kritiken hemeroteka

6.840 kritika

Azken kritikak

« | »

Galdu arte / Juan Luis Zabala / Susa, 1996

Gaztetxean Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1996-11-09

Behin Batean Azkoitiko gazte batzuek bildu eta gaztetxea sortu zuten etxe abandonatu bat horretarako hartuz. Ekintza hark eta ondoren etorri zirenek herrian ordura arte bizi zen pakea aldatu zuten. Gaztetxearen kronika dugu, batetik, Juan Luis Zabalaren nobela hau, idazle bera izan baitzen kontatzen dituen gertaera guztien lekuko eta partaide. Areago, nobelan bertan pertsonaia gisa azaltzen zaigu, “Pipi” ezizenez, eta detaile hori, narrazioari laguntza handia emateaz gain, polita iruditu zait.

Baina ez da bakarrik gaztetxeari edo bertara bildu ziren neska-mutilei buruzko istorioa. Juan Luis Zabalak berak sarrerako hitzetan azaltzen duenez, “ez da Azkoitiko gaztetxeari buruzko liburua, Azkoitiko gaztetxean girotutako nobela baizik”. Batez ere, Xeperen istorioa da, pertsonaia ilun, isil, uzkur, izua, haseratik definitzen duten moduan. Xeperen inguruan dago nobela egitaratuta, eta Xepe da pertsonaiarik nagusiena: marjinala, inondik ere; errebeldea, baina bere errebeldiaren nondik norakoa, bere errebeldiaren iturria non dagoen ondo ez dakiena; bizitzeko gogo izugarria duena, baina era berean, gauza da heriotzaren etxean ate joka ibiltzeko, eta azkenik, azkena…

Narratzaileak lehen lerrotik garbi uzten digu zein den pertsonaia bere nobela, zeinek daraman nobela behar duen narrazioaren haria eskutik hartuta. Gaineranztekoak, eta pertsoanaia ugari biltzen dira azkenik, pertsonaia nagusiaren kontrapuntu dira, haren jokaera kokatzen eta ulertzen laguntzen dutenak.

Liburua leituta batek baino gehioagok pentsa dezake kronika zehatz eta xehea dugula “Galdu arte” liburua, baina ez da hala, nahiz eta Juan Luis Zabalak nobela aurrera eramateko erabili duen teknikak horixe pentsarazi. Izan ere, zehaztasun-itxura ematen die idazleak bai elkarrizketei, bai deskripzioei, baita bestelako elementuei ere (musikak garrantzi handia du nobelan), den-dena kontatu nahiko balu bezala, eta hor dago, nire iritzian, akatsa. Lerro bakar batez edo deskripzio soilez konpon zitekeena batzuetan luzatu egiten du gutxi aportatzen duten elkarrizketak sartuz. Horrek ez du esan nahi kontatutakoa gertatu ez zenik, baina hain dira labainkorrak fikzioaren eta errealitatearen arteko lur mugarriak!

Bestalde pertsonaia marjinalen hizketamodua ederki ekarrita dagoela esango nuke. Bizia da nobela hau.

Azken kritikak

Hizkuntza, Nazioa, Estatua
Joxe Azurmendi

Javier Rojo

Haren zati bat
Josu Penades

Javier Rojo

Zer egingo dugu orain opariekin?
Aritz Gorrotxategi

Javier Rojo

Hodei berdeak
Jon Alonso

Aritz Galarraga

Azken zakatzak
Martxel Mariskal

Igor Estankona

Arrotz eta eder
Pako Aristi

Iker Zaldua

Feminismoa eta politikaren eraldaketak
Mari Luz Esteban

Iratxe Esparza

Huliganaren itzulera
Norman Manea

Iñigo Roque Eguzkitza

Gelditu zaitezte gurekin
Ana Malagon

Amaia Alvarez Uria

Ospa
Juan Luis Zabala

Ibon Egaña

Arrastoak
Dejabu panpin laborategia

Iratxe Retolaza

King Kong teoria
Virginie Despentes

Hasier Rekondo

Baina ez lukete han egon behar
Asier Osinalde

Mikel Ayerbe

Telleria eta gero, zer?
Ernesto Prat

Iratxe Esparza

Artxiboa

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Apirila 2017

Martxoa 2017

Otsaila 2017

Urtarrila 2017

Abendua 2016

Azaroa 2016

Urria 2016

Iraila 2016

Hedabideak