kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Nemesio Etxaniz gogoan / Pako Sudupe / BBK-Euskaltzaindia, 1996

Nemesio Etxaniz gogoan Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1996-09-28

Gure herrian hainbeste filologo edo euskaltzale profesional sortu izanak ekarri du, noski, bere alderdi ona. Batzuk, nor bere arloan, ikerlari sartu direnez, euskal literaturarentzat edo eta euskararentzat berarentzat mesedegarriko izan dira. Beste batzuk, irakaskuntzan aurkitu dituzte nork bere erroak. Pako Sudupe azkoitiarrak denbora luzean jardun du Nemesio Etxaniz olerkariaren lana eta bizitza aztertzen, eta ondorioz orain aipatzen ari garen liburua kaleratu du, iaz Euskaltzaindiak antolatutako Mikel Zarate Saria irabazi zuena.

Olerkari batzuek (honetan egokiago deritzot olerkari hitza poeta baino; izan ere, poetarena gure artean sortu berri den ofizioa baitugu), tartean Nemesio Etxanizek, bizitzak edo bizi-bideak hartaraturik, denetik egin behar izan zuten ia, euskarari eusteko ahaleginean. Nemesio Etxanizekin batera, Salbatore Mitxelena aipatuko nuke, edo Zaitegi. Olerkari izan ziren, euskaltzale zirelako, baina ofiziotzat bainoago euskararen beharrek hartara bultzaturik. Kontuan hartu behar da, garai beltzak izan zirela gerraondokoak, tristeak, benetan, euskalginztari zegokionez.

Lan serioa da Pako Sudupek egin duen hau, guregana hurbiltzen baitu Nemesio Etxaniz bere azpildura guztiekin: Nemesio Etxaniz gizon, Nemesio Etxaniz apaiz, Nemesio Etxaniz euskaltzale eta abertzale, gizonaren edo emakumearen baitan, izaki bat baino gehiago baitabiltza dantzan. Bi zatitan dago banaturik: Nemesio Etxanizen biografia, batetik; Nemesio Etxanizen ideologia eta iharduera abertzalea, bestetik. Bata zein bestea zehatzak dira, biak. Datu asko dakartza Pako Sudupek, lekukoak ugari, bai literarioak nola Nemesio Etxeniz bera ezagutu izan zutenengandik ahoz-aho jasoak. Guztia bilduz, olerkari azkoitiarraren biografia konplitu bat osatzen du.

Lehen zatian Azkoitiari eskaintzen zaion atala azpimarratuko nuke, inork esku hartu ezean, desagertu zorian dagoen mundu baten isla ageri baitzaigu bertan. Bigarrena, nire iritziz, baliogarria da gaurko egoera politikoa ulertzeko. Guk, izan ere, maiz uste izaten dugu geure arazoak geure direla eta ez aurretik jaioak. Ikuspegi objetibo batetik abiaturik, Pako Sudupek belaunaldi baten erretratoa egiten digu, belaunaldi horren kezkak eta kinkak plazaratu, belaunaldi horren eta aurrekoaren edo eta ondokoaren arteko tira-birak nabarmendu. Erreferentzia garrantzitsua da euskal kulturak nondik nora jo duen jakiteko; dotore idatzita, gainera.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak