kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Altzeta / Karlos Linazasoro / Alberdania, 1996

Heldutasunaren talaiatik Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1996-06-15

Nekez aurkituko du jaun bidaiariak Altzetaren izena geografiako mapetan. Bere tokia beste nonbait baitu, haur izan zen eta orain helduxe den idazlearen buruan hain zuzen. Baina Altzeta ez da toki izen soil, leku bat izendatzeko grafia. Altzeta begirada bat da, idazleak bere haurtzaroari oraingo talaiatik egiten diona. Altzeta…

Irakurlea berehala konturatuko da zer den Altzeta: mundua ikusteko era bat, inozo eta jolastaria, tolesdurarik eta alozkeriarik gabea. Irakurleak, liburua irakurri ahalean, Pokabistaren istorioaren berri izango du, nola urre beltzaren distirak itsuturik hiru joan eta lau etorri ziren Pokabistara, tartean beltz handi bat eta beltz txiki bat, biztanleen harridurako. Tren txikiaren berri ere izango du, noiz-nola eraiki zuten, zer gertatu zen haren inguruan. Goiko Benta ere zer zen jakingo du, neska txikiak biltzen ziren jauregia, eta abar…

Ez da oroimen-liburua, idazleek beren zahardadearen ajeak sendatzeko idatzi ohi duten horietakoa. Irakurleak ez du aurkituko, inondik ere, begirada malenkoniatsu eta modurririk, iraganaldia hobea izan zela froga-agiririk. Ez, Altzeta mundu alaia da batzuetan; tristea besteetan, baina badu majiarentzat, ez ustekoarentzat, nahikoa eta sobera toki.

Idazketa ere, oraingoan, ezberdina da. Karlos Linazasorok, bere beste liburuetan ez bezala, honetan ez du bilatzen atmosfera ilun izugarri izu-eragilerik; belztasunaren ñabardurarik ere ez. Eldarniorik ez dago. Altzeta herri argia baita, garbia, eguterakoa. Ez dut esango barrea eragin nahi duenik, baina horko liburuko letrak aurpegi-arraiagoak dira, zabalgune bateko pagoak bezain sendo eta lirainak. Indartsua da idazlearen estiloa, baina ez da, horregatik, bihurri eta konplikatua. Apala-apala ere ez, noski. Badu bere grazia.

Liburu honetan, gertatutako kontuak badakartza ere, hala Tolosako litertugileei buruzkoak, nola bestelakoak, fantasia da garrantzitsuena. Pertsonaia asko, zein baino zein zelebreagoak denak: maisua, apaiza, tren-geltokikoburu egiten duena, eta abar…; trabesak ugari, zein baino zein harrigarriagoak. Idazleak bizia ematen die eta hor uzten ditu nor bere kasa konpon dadin. Aniztasuna, kolore eta mota askotako jendearen erretratoa da liburua. Gertaera askoren lekuko.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak