kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Piztiaren izena / Anjel Lertxundi / Alberdania, 1995

Sua barnean Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1995-12-09

Bi zati ditu liburu honek, ezberdinak, gainera. Batean, Anjel Lertxundik bost ipuin biltzen ditu, deabruaren irudia dutela gai: “Bettini Txerren”, “Akilimarro”, “Gilles de Rais”, “Lilith”, “666 (ezen kontua gizonarena da”. Bostok elkarrekin lotuta daude, hari fin batez. “Bettini Txerren” izenekoan, fantasia bat, aldez aurretik iragartzen digu atzetik etorriko dena. “666” izenekoan, keinu bat baino gehiago egingo digu idazleak lehenago irakurri duguna ahantz ez dezagun. Nola hiri batzuek, kaleen ordez ubideak dituzten, eta ubide batek beste batera jotzen duen, iturri bereko ura baitaramate, halatsu liburu honetan: ipuin batek beste bat dakar berarekin, su bera erretzen ari baita barnean ipuin guztietan, ifernuko sua alegia.

“Akilimarro” irakurri dut gustukoen. Tradizioan ezaguna den ipuin bati nola bilatzen dizkion bere azpildurak, nola estutzen dion koska bat gehiago; injenioaren ariketa baino gehiago da. “Gilles de Rais” izenekoan, idazleak antzespen gisa antolatzen digu istorioa, karlisten eta liberalen arteko gerra duela ingurumari; eta itzalak behin eta berriro agertzen direla esaten azkenik. “Lilith”en sorginak, errekreazio libre samarra. “666” da konplexuena, bai egitura nola gai aldetik: piztiaren izena, ezen kontua gizonarena da. Kontuak zenbatzeko dira, eta guztira ematen dute 666.

Fatua dabil hor-hemen, eta ipuinetako pertsonaiek aurre egingo diote, batzuetan irabaziz, besteetan galduz. “Akilimarro”ko emakumeak, deabrua bera engainatzea lortuko du; “Gilles de Rais”enekoan, Vincent erori egingo bere fatuak markatuta utzi dion ziegan; kataroen mendekua jolastuko da pertsonaiekin “666”izenekoan. Hunkigarriak dira ipuinak, eta behin baino gehiagotan pentsatu izan dut Anjel Lertxundiren bihotzean poeta bat dabilela saltari, ikusi ez ikusi, txerpolari baten modura.

“Glosak” da liburuaren bigarren zatiko izena. Testu laburrak, gai zehatzei buruzkoak. Antolatuta dauden eran, alfabetoaren arabera, behin eta berriro itzul daiteke haietara. Sakontasuna, erudizioa, jakituria, kafea hartzen den moduan, kikaratan, bihotzerrerik edo tripakominik sortu ez dakigun. Anjel Lertxundik errepaso ederra eman dio bertako eta kanpoko tradizioari, pedanterian erori gabe.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak