kritiken hemeroteka

8.301 kritika

« | »

Gerla urte, gezur urte / Fermin Irigaray Larreko / Pamiela, 1993

Bakardadea Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1994-04-16

Hauxe da aspaldian irakurri dudan libururik tristeena. Izenburuak hala badio ere, ez da gerla urtez soilik ari, gizon baten bakardadeaz ere bai. Iruñean, gerra garaian, ez zen erraza euskaldun eta abertzalearen sinesmenei eustea, alde guztietatik baitzetorren erasoa. Isolamendua. Liburu honen sarrera interesgarri eta hunkigarrian J. A. irigarayk dioen moduan: “Dena den, gerlak ekarri bortxazko etendurak euskaldungoarekiko bideak hertsi zizkion eta isolaturik zuen utzi; zamakaturik eta aski etsiturik ez zukeen betse biderik: nehoiz baino gehiago, idazten segitzea haren salbabide bakarra zatekeen…”.

Fermin Irigaray, euskararen eta abertzaleen munduan hain ezaguna zena, bakarrik geratu zen Iruñean. Berriak jakiteko modu ezinbestekoa, egunkariak irakurtzea eta egunkarien bidez zetorkion errealitatea ez zuen oso gustokoa. Ulergarria da haren etsipena. Gogoratzen dit preso dagoena, txori bat lagun duena. Txori horrek kantatzen duenean alegratzen da. Hiltzen diote txoria gezi batez. Harrez gero ez du mezularirik.

Liburu hau idazteko deliberoa hartu zuen, egoera kaskarrean, euskararen etsaiez inguraturik zegoela. Irakurri besterik ez orrialdeak, nola ibiltzen zen egunkariek zekartzaketen euskarazko testuen bila; zein liburuak irakurtzen zituen, euskara ez galtzeko; nola ez zuen galdu bere hizkuntzarekiko atxekimendua; zein neurritan erabaki zuen egunkari modukoa idaztea, inoiz argitaratuko ez zuela jakinik, bere hizkuntzaz idazteagatik beste aitzakirik gabe. Kafka.

Gerra garaiko beste istorioak gogoratzen dizkit (gerra garaian historia errepikatu egiten baita). Ezaguna dut jende mordoa bere liburutegiko aleak erre, gorde eta ezkutatu zituena, karlistekin, falangistekin, etsaiekin, hitz batez esateko, inongo oztoporik ez izateko.

Tristeak dira gerrako istorio guztiak. Hiri hartuetan (garai hartako Iruñea, eta, Sanchez Ostizen testuak irakurrita, gaurko Iruñea den bezala), nagusi den kontrako joerari eustea oso zaila baita, norberaren bizia ez denean, senideena dagoenean jokoan. Irakurri behar da liburu hau, gizakia, ideia batek bizi duenean, nola portatzen den jakiteko.

Azken kritikak

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak