kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Espainolak eta euskaldunak / Joxe Azurmendi / Elkar, 1992

Ezaugarri-zeinuen bila Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1993-12-19

Lehia polita ikusten ari gara azken hilabeteotan edo, hobe esanda, azken urteotan. Zein baino zein ote euskaldunagoka, hain zuzen. Lehenago ibiliak izan dira zein baino zein erdaldunagoka edo espainolagoka. Jokua, ziklikoa izateaz gain, amaierarik gabekoa izan daiteke. Giro horretan propio argitaratua dirudi Joxe Azurmendiren liburu honek. Ni ez naiz inor saioegile horren meritoak ukatzeko. Herkules baino lan erraldoiagoak egina dugu: “Gizona abere hutsa da”, “Zer dugu Orixeren kontra”, “Zer dugu Orixeren alde”, “Artea eta gizartea”, niri gehien gustatzen zaizkidanen artean. Joxe Azurmendik gai bati heltzen dionean ez du uzten, harik eta agortzen zaion arte.

Liburua mardula eta zabala da, adjetiboaren zentzu espazialean, eta egileak berak aitortzen duenez, liburuaren lehen projektua 1976.ean burutu zen, Sánchez Albornoz historiagileak idatzitako zerbaiti.erantzun gisa. Kuriosoa eta tristea da gero hori, besteen atzetik ibili beharra, zer garen frogatu nahian.

Azterketa historikoa egiten digu Joxe Azurmendik, euskararen gaineko ideoloagiak euskaldunok sortu ditugula esanez, espainiar kulturaren eraginez eta kultura hori geure eginez. Espainiarekiko lilurak hara eramanda ere badela diosku, neurri handi batean, euskal kulturarekiko eta, bide batez, euskararekiko mespretxu eta utzikeria. Doinua, oro har, biktimista, aspaldian ikusten ari garena bezala. Azterketak serioa izan nahi du, bestalde. Ateratzen dituen ondorioak ere bai. Baina iruditzen zait aurreritzi gehiegirekin eginak direla. Gauza bat da historikoki iragana aztertzea eta beste bat iragan hori gaurko mentalidadetik interpretatzea.

Balorazioak eta juzguak jaurtitzen baitizkigu, sarri askotan,. Batzuk zentzuzkoak dira. Euskararen eta euskal kulturaren egoera aztertzen duenean, egileak esaten digu ez dela atzera begiratu behar, baizik eta aurrera; etorkizuna ezin dela iraganaldian fabrikatu. Besteak, eztabaidagarriagoak. Esaterako: Euskal estatuaz ari denean, eta herri kontzientzia biltzeko oinarria euskarak izan behar duela dioenean. Testualki: “Guk beti esaten eta berresaten dugu, euskal arazoa herri arazo dela, nazio arazo dela”. Pentsamendu hori nagusituz doa herri honetako euskaldunen ideologian. Denbora alferrik pasa ez dela ahazturik. Eta euskaldun izateko modu bakar bat baino gehiago ere badela bazter bat utzirik.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak