kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Ilargia lagun beti hegoalderuntz / Fernando Presa / Txalaparta, 1993

Bizikletaz egindako bidaiaren kronika Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1993-09-25

Meritu handia du Fernando Presak, liburu hau idazteko egin zuen bidaia egin zuelako, Estatu Batuetako Houston hiritik abiatu eta Buenos Aireseraino iritsi arte, bizikletaz beti, edo ia beti. Hamahiru hilabete eman zituen bidaia hori burutzen, 1987.urteko urrian hasita. Liburu hau, bidaia horren kronika dugu, egunero, geratzen zen tokian geraturik, idazten baitzituen bidaldiko gora-beherak kontatuz.

Inpresionista da liburua, bertan jasotzen dira idazleak berak leku batean edo bestean ikusitakoaren aurrean sentitutakoak, haren zirrarak, haren gogoetak, haren ezbaiak. Liburu intimoa da, bidaia-gida gisa balio dezakeena, baldin eta beste bidaiari batek nahiko balu bidaia bera egin, idazleak egin duen moduan, eta hark zeharkatu dituen lekuetatik zeharkatuz. Baina ezinezkoa da hori, ez baitaude munduak igoalak diren bi pertsona, ezta igoalak diren bi begirada objetu baten aurrean. Liburu sinplea da, eta hau ez dut despektiboki esaten, ezen landugabeko perlen modukoak baitira liburu sinple asko, berezko perfezioa dute, berezko distira, berezko balioa. Ezagun da idatzi duenak ez duela literaturgile baten ikuspegitik lan hori hartu, doinua ez baita idazle batena, lekuko batena baizik; lekuko gisa kontatzen du kontatzeko duena. Eta hortxe egongo da seguruaski liburu honen balioa. Esan nahi dut ofizioz idazle izango balitz, gehiago arduratuko zatekeela ikusitakoari etekin handiagoa ateratzen, hori bezalako bidaia luze batek aukera bat baino gehiago ematen baitu, deskribtiboago egiten edo-eta, erreflesiorako bideak eskaintzen.

Alde horretatik nahikoa murritza da liburu hau, ez baitago ikusten duenaren gehiegizko deskripziorik, gehiegizko istoriorik, gehigizko pentsamenturik, gehiegizko daturik. Dagoena da ikusitakoaren testigantza eta ikusten ari denaren egoera fisikoa edo-eta animikoaren kontaera: nekea, gosea, paisaia eder baten aurreko lilura, eta abar…

Baina testigantza hori oso serioa da, eta adierazgarria erabat. Liburu hau irakurrita badakigu zein diren Fernando Presaren kezkak, zein diren bere sentimenduak Latinoamerikako arazo eta hautsiabar guztietan, nola jokatzen duen euskararen aurrean.

Liburua erraz irakurtzen da, ez dio arazo handirik sortuko irakurtzen ohituta ez dagoenari, eta baten batengan sortuko du bidaia horixe burutzeko gogoa.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak