kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Basotik edanez / Antton Olariaga / Erein, 1992

Piztiarioa Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1992-12-05

Hainbeste idazle gutxitan bilduko zen espazio batean, denok baitakigu izaki bakartia dela idazlea, kaleetan barrena lasai-lasai ibili zale, poltsikoetan sarturik eskuak, horizonte imajinatu batean galdurik begirada. Hainbeste eta hain diferenteak,, Antton Olariagaren marrazki-liburuari testuen lustrea emateko. Hau da, ilustratzeko. Aintzinakoak ditugu batzuk. Goyhetche, esaterako: “Oy! cembat mundu huntan oiñ bitaco acheri. Bele gaiçoen gostuz ohi diren bici!”. Edo Oxobi: “Geroa dela geroa, buru arinen leloa: Erbi choro horren pare jendetan asko badire”. Edo Pedro Mari Otaño: “Udaberriyan lendabiziko kabiya txepetxarena”. Edo Artutxako Motza, etxean zoologikoa duena.

Batzuk gizonezkoak dira eta beste batzuk emakume. Maria Angeles Goikoa, esaterako, zer izango ote den pentsatzen ari den kutoaz idazten duena. Edo Maria Asun Landa, piton suge baten istorioa ekartzen diguna, suspense eta guzti, bukaera borobila duena. Edo Begoña Muruaga, sugeaz arituko dena, sinbolo gisa hartuz. Eta berehala etortzen zait galdera hau egiteko tentazioa: Zergatik liluratzen ditu sugearen irudiak emakumeak? Ai, Eba, Eba!. Edo Itziar Alkorta, ikastoletako haurren hizkuntza parodiatuz, zomorroen arteko gerla kontatzen diguna.

Gizonezkoen artean batzuk alaiak dira eta beste batzuk serio. Alaien artean aipa ditzadan: Felix Ibargutxi, eskilasoaren definizioak ematen arituko zaiguna: “Hegazti ez ezik pajaro ere bada”. Edo Juan Mari Irigoien: “Galdetu bestela Camilo José Gazelari…”, Edo Joxerra Garzia, animaliei begiratuz gizonak asko ikasi dezakeela frogatuz. Edo Ramon Etxezarreta, Otilio multa jartzailearen enamoramenduaz kezkati agertuko zaiguna. Edo Juan Garzia, titulurik zelebreenaren ekarle, Qtltzetotl. Edo Jorge Gimenez, sorpresaz beteriko kutxa modukoa irekitzen diguna, poliki-poliki. Edo Mikel Azurmendi, bere begiekin zaldiak lasaitu eta eskuragarri bihurtzen dituena. Edo Joxemari Iturralde, animalia fantastikoren baten bila, oraindik ere ibiliko dena. Serioen artean, batzuk prosaikoak dira, ordea: Anjel Lertxundi, hegaberaren metafora hain ezaguna bitan zatituz eta ezerezean amilduz. Joxean Sagastizabal, desertuan barrena galdurik. Eta beste batzuk, poeta: Juan Kruz Igerabide, Inazio Mujika Iraola, Bernardo Atxaga, Joxe Antonio Artze, Luigi Anselmi.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak