kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Gabonak Gubbio-n / Juan Garzia Garmendia / Gipuzkoa-Donostia Kutxa, 1991

Elurrak estali zuena Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1992-11-14

Juan Garzia Garmendiaren ipuin luzeska hau irabazle fortunatu zen iazko Irun Hiria Literatur Sarian eta aurtengoaren epaia ezagutu ahala eman dute argitara, urtetik urtera errepikatzen ez direnean areagotzen diren ezaugarriekin: kontaezinak dira erratak, irakurtzen ez dakienak ere ulertzeko moduan letrak, eta paperaren zuritasun itsugarria. Elurra bailitzan.

Elurra da ipuin honetako protagonistetariko bat. Estaltzen baititu Bettina ahizpak lur soilean idatzi dituen hitzak, inspirazio une zoragarri eta jainkozko batez burututakoak ahaztura latzak bere eremu siniestroan gorde ez ditzan. Baina elurrarena da eskurik latzena, han hemenka barreiatzen ditu bere malutak, baina ekintza horren bidez ezkutatzen da iraun nahi lukeen poematxoa. Bettinak bilatuko ditu hitz horiek, alferrik arakatuko ditu bazter guztiak, etsipenez beteko zaio arima aurkitzen ez dituelako eta ondorioz gaisotuko da gorputzez. Komentuko beste ahizpek bidaliko dute San Frantzizkorengana, animaliekin ere hitzegiten dakien santuarengana, baina Bettinari ez zaio han ere iritsiko espero duen kontsolamendurik. Santuak ez baitu ulertzen, eta iluntzen zaio gogoa monjatxoari, herexiaren zantzuak somatu arteraino.

Horixe da laburbilduz ipuin honen mamia. Juan Garziak anekdota bat hartzen du abiapuntutzat eta hortik ipuin fantastiko bat garatzen du, haur aurpegia duen otso eta guzti, Assisko Frantzisko bizi izan zen garaietan kokatuz narrazio-denbora, eta espazioari dagokionez Gubbio aukeratuz leku gisa.

Kuriosoa da baieztatzea Gubbio hitzarekin hasten dela ipuina eta hiri horren deskripzio zehatza datorkigula segidan. Ondoren eskuizkribu bat agertzen zaigu, Bettinari gertatutakoaren berri ematen dituzten orriak hain zuzen. Kontalariak horko haria hartu eta Bettina monja poesia zaleari gertatutakoa ekarriko digu adimenera, sarrerakoa bezain hizkuntza zehatzez.

Fabula bat da azken finean Juan Garziak idatzi diguna. Munduko banitate guztien artean badela bat leundu ezin dena, hitz idatziarena. Eta badela gizonik santuenak direnengan ere beste banitate klase bat, monjarik umilenaren kezkak ikusterazten ez dituena, begiak emanegi baitaude Jainkoaren bideari imitatzeko ekintzetan, eta ez gizon-emakume arrunten xedei erreparatzeko.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak