kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Ezpataz hil / Koldo Biguri / Erein, 1995

Itxura faltsuak Javier Rojo / El Correo, 1996-03-07

Ezpataz hil izenpean argitaratu ditu Koldo Bigurik bere lehenengo istorioak, “Milabidai” bildumari dagokion bezala, ozta hirurogei orri dituen liburuxka batean. Baina liburuaren formatuak ez gaitu engainatu behar: nire ustez, bere txikitasunean benetan liburu interesgarria burutu baitu idazleak. Hiru istorio bildu dira bertan, bi euskaraz, hirugarrena gazteleraz. Hirurek gai historikoak dituzte, kontatzen direnak XVI. mendearen inguruan data daitezke-eta. Eta hiruretan joku berbera ematen da: errealitatetzat daukagunaren atzean izkutatzen den sekretua azaltzea. Lehenengoan, Italiako konbentu baten barruko bortxaketak eta hilketak azaltzen ditu Ama Priorak hil aurreko aitortzan, hainbat urtetan sekretuan gorde ondoren. Berdin egiten du, bigarrenean, Ameriketan gobernadore moduan bizi den iruzurtiak: heriotzaren ordua hurbil dagoela ikusita, bere bizitza faltsua argitzen saiatzen da. Erderaz idatzitakoaren kasua konplexuagoa da, eskuizkribu baten fikzioaren bidez, “itzulpen” oker baten atzean izkutatzen den istorio lazgarria iradoki baizik ez baita egiten. Eta hau guztia sintaxian idazle klasikoak gogora ekartzen dituen idazkera dotore eta atseginez irakurtzen den batean kontatua.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak