« Gerla zibila eta euskal literatura | Kutxa txikitan »
Urdinkara / Jose Angel Irigaray / Pamiela, 1995
Urdina eta keria Javier Rojo / El Correo, 1996-04-18
Jose Angel Irigaray-ren liburu hau irakurtzean aurkitzen den lehenengo ezaugarria (lehenengoa, nabarmenena den aldetik) hizkuntza poetikoa bera da, idazleak erakusten duen nafarrera eta hizkuntza klasikorako joera (eta ez bakarrik hiztegi kontuetan) begibistakoa baita. Baina, hau nabarmenena izanik, ez da, nire ustez, garrantzitsuena. Literaturaren lehengaia ideiak direla pentsatzen dugunok bestelako balioak bilatu behar ditugu liburu batean. Eta, hain zuzen ere, ideien aldetik dauka liburu honek aberastasun handiena. Obra osoa oinarrizko oposizio batzuetan eraikita dago: ametsa eta oroitzapena; naturaleza eta gizartea; eta, guztien azpian, besteak azken honek eusten baititu, bizitza eta heriotza. Ilusioaren eta errealitatearen arteko gatazka tragiko hau adierazteko mitoez baliatzen da behin eta berriro idazlea. Hasiera batean oposizio horietan parte hartzen duela ematen du, ametsaren eta naturalezaren munduan murgildu nahi bailuke. Baina urdintasuna amesten badu ere, jakin badaki errealitatea bestelakoa dela, keriaz beterik dagoela, baina, baita ere, akastuna den arren, ezin daitekeela baztertu. Horregatik beste irtenbide bat bilatu beharrean aurkitzen da: poesia lagun, hautatzea beharrezkoa ez den mundu bat eraikitzea.
Biennale
Beatriz Chivite
Igor Estankona
Demokraziaren pribatizazioa
Jule Goikoetxea
Peru Iparragirre
Azala erre
Danele Sarriugarte
Javier Rojo
6012
Karlos Linazasoro
Aiora Sampedro
Filiala
Sergei Dovlatov
Joannes Jauregi
Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea
Iratxe Esparza
Bihotz handiegia
Eider Rodriguez
Hasier Rekondo
Pelegrinak
J.E. Urrutia Capeau
Javier Rojo
Zaldi beltzak zeruan
Txomin Peillen
Peru Iparragirre
Tiroa kontzertuaren erdian
Belen Gopegui
Aritz Galarraga
Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea
Javier Rojo
Zauri Bolodia
Oier Guillan
Aiora Sampedro
Azala erre
Danele Sarriugarte
Joannes Jauregi
Jainkoen zigorra
Alberto Ladron Arana
Iratxe Esparza