kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Ibilaldia - Itinerario (1950-1990) / Juan Mari Lekuona / UPV-EHU, 1996

Bidearen mugarriak Javier Rojo / El Correo, 1996-06-20

Bere ibilbide poetiko osoari erreparatzen badiogu, esan dezakegu Juan Mari Lekuona gaur egun euskal poesiak duen ordezkaririk garrantzitsuena eta hoberena dela. Izan ere, orain arte berrogeitaka urtez luzatzen den bide honetan Juan Mari Lekuona beti saiatu izan da bere obra desberdinetan poesiari zerbait gehiago erasten, poesiak euskal kulturari zerbait gehiago eskain diezaion. Bide honetan bere liburuek mugarri desberdinak osatzen dituzte, poesia molde desberdinak erakutsiz: poesia erromantikoa, existentzialismo humanista, surrealismoa… Eta orain arteko ibilbide honen azken pausutzat, Mimodramak eta ikonoak liburua, non poesia oso kontzeptualaren eta landuaren bidez euskal izaera eta arimaren bila abiatzen baita, poesia ezagutzeko era bat ere badela frogatuz. Mugarri desberdinak, beraz, baina helburu bakar bat: beti aurrera urrats bat gehiago emateko asmoa. Bere poesiaren ikuspegi osoa eskaintzeko, liburu hau dugu. Ez daude Lekuonaren poesia guztiak (falta dira, esate baterako, Liburuen karroxa-koak), baina bai gailurrak. Poesiaz gain, erderazko itzulpenak eta hainbat idazle eta kritikoren iritziak ere irakur ditzakegu. Eta opari berezi bat: Lekuonaren beraren hitzaurrea, “Neure poetikari buruz” izenburuaz.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak