kritiken hemeroteka

6.913 kritika

Azken kritikak

« | »

Galdu arte / Juan Luis Zabala / Susa, 1996

Gaztetxean galduta Javier Rojo / El Correo, 1996-11-29

1984. urtera eta Azkoitiko gaztetxera eraman gaitu Juan Luis Zabalak bere azken nobela honetan, Xeperen bizitza kontatzeko. Gertaeren lekuko bat narratzailea delarik (dena jakiteko abildade itzela duen tabernaria), Xeperen ifernuratzearen fase desberdinak pasatuko zaizkigu begien aurrean, hasieratik bertatik horretan buru-belarri tematzen den pertsonaia baita. Baina ifernuratze hau bere erabaki kontzientearen ondorioa denez, Xepe nekez hartu daiteke ezeren biktimatzat, ezpabere bere buruaren biktimatzat. Narratzailearen ikuspegian Xepe heroi erromantiko gisa agertzen da, eta nobelako beste pertsonaia gehienak bezala, oso eskematikoa, lauegia. Ia-ia arazorik gabe jakin daiteke nolakoa izango den bere jokabidea. Juan Luis Zabalak hitzaurrean esaten digu nola adiskide bati nobela folklorikoa iruditu zitzaion. Ez dakit hitz egokiena den ala ez, baina nahiko ondo definitzen du nobelan kontatzen dena: musikak, jaiek, drogek eta kaleko istiluek osatzen dute liburuaren zatirik handiena. Baina alde honetatik nobela folklorikotzat har badaiteke ere, ezin gauza berbera esan elkarrizketetan agertzen den hizkeraz: Juan Luis Zabalak inork baino hobeto jakin du isladatzen giro horretan mugitzen ziren gazteen hizkera.

Azken kritikak

Barbaroak baratzean
Luis Garde

Igor Estankona

Ametsondoa
Peru Magdalena

Joannes Jauregi

Xala
Cynthia Ozick

Aiora Sampedro

Baina ez lukete han egon behar
Asier Osinalde

Iratxe Esparza

Elurra ikusi dut
Xabier Lete

Miren Lizarralde

Elurra ikusi dut
Xabier Lete

Peru Iparragirre

Kaliforniatik bihotzez
Joseba Gabilondo

Aritz Galarraga

Haizeari begira
Jon Ariza de Miguel

Ibon Egaña

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Javier Rojo

Begoñaren itzalpean
Jose Inazio Basterretxea

Mikel Asurmendi

Gu orduko hauek
Garazi Arrula Ruiz

Aiora Sampedro

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Joannes Jauregi

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Estibalitz Ezkerra

Barbaroak baratzean
Luis Garde

Javier Rojo

Artxiboa

Abendua 2017

Azaroa 2017

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Apirila 2017

Martxoa 2017

Otsaila 2017

Urtarrila 2017

Hedabideak