kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Bihotz bi. Gerrako kronikak / Ramon Saizarbitoria / Erein, 1996

Harreman gatazkatsuak Javier Rojo / El Correo, 1996-12-19

Azken urte hauetan oso gutxitan geratu naiz liluratuta eleberri batekin. Paul Auster-en libururen bat irakurtzean gertatu zait hori; eta berriro orain, Saizarbitoriaren hau irakurri dudanean. Eta ez dut uste, gainera, kointzidentzia hau kasualitatea izan denik. Normalean ez zaizkit gehiegizko iritzi kritikoak gustatzen, erlatibizatu egin behar dela uste dut eta; kasu honetan, ordea, ezinezkoa zait jarrera hori mantentzea, nobela hau izugarri ona iruditu baitzait. Gizonen eta emakumeen arteko harreman gatazkatsuak kontatzen dizkigu, pertsonaien bizi-hariekin sare hertsia sortuz. Egileak antolatutako segada horretan erortzen ari dela susmatzen du irakurleak, elkar-aurkitzeak, kasualitateak joku literarioak besterik ez direla; baina horrek ez dio axola. Ironia da nobelagileak aukeran dituen lanabesetako bat, beharbada, garrantzitsuena: ironia gertaeretan (bukaeran, esate baterako); ironia, pertsonaiak karakterizatzean (musiko bati buruz, adibidez, “semifusaren asasinoa” dela dio); ironia, begibistako aipamenetan edo izkutuko aipamentzat hartu daitezkeenetan (Ane, Joanen andrea, aipatzen du behin). Eta gertaeren markotzat, gutxitan bezala guztiz sinesgarria den hiri bat. Nobela honekin bete-betean asmatu du Ramon Saizarbitoriak.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak