« Mendekoak baina ez menderatuak | Marlowe aingeru guarda »
Bizi puskak / Juanjo Olasagarre / Susa, 1996
Mundu zatikatua Javier Rojo / El Correo, 1997-01-23
Fernando Pessoak egin zuen bezala, Juanjo Olasagarrek besteren ahotsarekin hitz egitea erabaki du liburu honetan. Nafarroako herri txiki bateko zenbait pertsona hartu eta pertsonaia bihurtu ondoren, beraien atzean izkutatu egin da idazlea, pertsonaiok idatziko lituzketen poemak egiteko. Ekintza honek zerikusi handia du antzerkiarekin, eta antzerkian bezala, hasiera-hasieratik esaten zaigu zeintzuk izango diren liburuan parte hartuko duten pertsonaiak. Normalean, poesia poetaren nitasuna adierazten duen literatur generoa dela esaten da. Eta halaxe da hemen, poetak pertsonaiak direla kontutan hartuz gero. Joku honekin, errealitatea zatikaturik agertzen zaigu, puzzle bat izango balitz bezala, eta irakurleak ordena piska bat jarri beharko du hainbeste subjetibitate desberdinetan osotasuna, koherentzia bilatzeko. Eta hau, batzutan, zaila da. Pertsonaien erabilera honek teknikan eta estiloan ere bere eragina dauka. Batzutan eguneroko bizitzaz mintzo zaigu, etsipenaz; bestetan, politikaz; poema batzuk lirikoak dira; beste batzuek ironiarako joera dute; noizean behin, poemak sonetoaren forma hartzen du: honetan ere, nor bere izaerari egokitu behar izan zaio. Saio interesgarri eta zailean benturatu da idazlea liburu honetan.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera