« Dedukzio istorio bikaina | Biografia »
Itzalaren ertzean / Pablo Sastre / Susa, 1996
Istorioaren ertzean Javier Rojo / El Correo, 1997-02-27
Itzalaren ertzean deitzen den liburu honetan Pablo Sastrek hamar istorio biltzen ditu. Normalean narrazio desberdinez osatutako liburu bat irakurtzean, nolabaiteko osotasuna bilatzen du irakurleak, halako oreka moduko bat alegia. Liburu honek, ordea, osotasun hori falta du. Istorio batzuek joan den mendera eramaten gaituen erromantizismoaren kutsua dute. Bestetan, pertsonaia batzuk, mamuak izateko ezer gutxi falta duten beste batzuekin elkartzen dira egoera erreal batean, errealismo barruan irtenbiderik ez zuen egoerari amaiera “egoki” bat emanez. Noizean behin, idazleak ipuina bukatutzat ematen du, baina berdin buka zezakeen hiru orri lehenago zein beste sei geroxeago; eta honek akats handia ematen du istorio labur batean, honelako istorioak “borobilak” izan behar dira-eta. Eta zer esan “errealitate politikoaz” ari denean. Erromantizismoa joan den mendekoa iruditu bazait, gai horretaz aritzean orain hogei urteko planteamenduan gelditu dela dirudi. Idazkeran ere desoreka berbera aurki daiteke. Hizkera jatorraren bila, ahozko hizkuntza integratzen saiatzen da; baina honek ez du esan nahi erdarazko hitzak besterik gabe erabiltzea. Berri itxura izan arren, liburu zaharra da honetan Pablo Sastrek egin duena.
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera
Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa
Irati Majuelo
Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua
Ibon Egaña
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Aiora Sampedro
Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig
Jon Jimenez