kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Gure zinemaren historia petrala / Koldo Izagirre / Susa, 1996

Zinea aitzakia Javier Rojo / El Correo, 1997-06-05

Zinearen mendeurrena ospatuz bezala edo, gure artean Koldo Izagirreren liburu hau agertu da. Haren izenburua irakurtzeak sortzen dituen espektatibek, ordea, baten bat despista dezakete. Egia esan, zineak Euskal Herrian bete duen mendeari errepasoa egiten dio egileak, baina historiaren ikuspegia alde batera utzita, kronika pertsonalaren itxura eman dio lanari. Gauzak horrela, askotan denboraren linealtasuna hausten du, aurrera eta atzera joanez, gaiari baino idazlearen beraren subjetibotasunari men eginez. Ondorioa liburu berezia da: informazio asko ematen du, bai, baina sakabanatua eta egilearen ideologiaren galbahetik iragan ondoren. Behin baino gehiagotan, zinearenak aitzakia hutsa ematen du beste edozein gauzaz aritzeko; hemen, bada, zerbait garrantzitsua badago, egilearen ikuspegiaren nondik-norakoak azaltzea da. Hainbat zutabetan finkaturik agertzen da ikuspegi hori: euskararen aldeko joera erabatekoa; “muturreko herrikoitasuna” edo dei litekeena; eliza ofizialaren kontrako ikuspegia, moralari dagozkion kontuetan gehienbat; kolonialismo kulturala arbuiatzeko jarrera, batez ere yankien aldetik badator… Orri horietan esaten den gehiena muga hauen barruan dagoela ahaztu ezean, interesgarria suerta daiteke liburu hau.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak