kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Vladimir / Koldo Izagirre / Erein, 1996

Nor da Vladimir? Javier Rojo / El Correo, 1997-07-03

Koldo Izagirrek kontakizun berezi samarra egin du Vladimir izeneko liburuxka honetan. Kontakizunak, egia esan, oso nahasia ematen du, maila desberdinei dagozkien elementuak batera jartzen baititu, maila horiek bereiztu gabe. Lehenengo irakurketa batean, badirudi adoleszente batzuen gorabeherak kontatzen dituela, fantasiekin eta oroitzapenekin zipriztinduak, oinarrizko kontakizun hori gerrari eta iraultzari buruzko aipamenez beterik. Nahasketa honetan aurrera eta atzera jotzen du, behin honetaz, behin hartaz diharduelarik, irakurlearen koherentzia nahia zapuztuz. Honelako esperimentalimoen garaiak aspaldian pasatuak direla kontutan hartuta eta mundu honetan ingenuo gutxi gelditzen direla jakinda, bat testuaren atzean zerbait izkutatzen dela pentsatzera behartuta sentitzen da. Hots, kontakizun honek interpretazioren bat duela, zentzuren bat alegia. Interpretazioa (subjetiboa, noski) galdera honekin has liteke: Nor arraio da Vladimir? Zeren izenburuan eta narrazioan zehar agertzen eta desagertzen den pertsonaia honek funtzioren bat bete behar baitu kontakizunean. Bide honi jarraituta, agian testuak gordetzen duena idazlearen mamuekin antzaldatutako panfleto bitxi bat besterik ez dela izan ikusi ahal izango dugu.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak