kritiken hemeroteka

6.964 kritika

Azken kritikak

« | »

Gasteizko hondartzak / Xabier Montoia / Susa, 1997

Hiri itxia Javier Rojo / El Correo, 1997-07-17

Xabier Montoiak euskal literaturan gutxitan aipatzen den hiri bat aukeratu du bere kontakizunak kokatzeko. Gasteiz, izan ere, askotan ez da izan euskal literaturarentzat, euskaldun askoren ustez Gasteiz Euskal Herrian egongo ez balitz bezala. Bazterketa hau, dena den, ez dut uste Gasteizen euskaldun gutxi egotearekin erlazionatuta dagoenik, Bilbon ere horrelako zerbait gertatu baita eta askotan agertzen baita euskal literaturan. Ahaztura honen arrazoiak politikoak direla uste dut. Montoiak, beraz, hiri hau hautatu du, gerra zibilaren ondoko urteetan. Urte horietako giro itogarri, “probintziano”, itxia pairatu behar dute bertan agertzen diren pertsonaia xumeek. Ezen protagonista nagusiak askotan bizirautea beste helbururik ez dutela ematen duten pertsonaia zanpatuak baitira. Montoiak hauen pozak eta tristurak, bizitzak ematen dizkien gauza apurrak eta kentzen dizkien funtsezkoak erabili ditu kontagai. Liburua kontakizun desberdinez osatuta dagoen arren, pertsonaia horietako batzuk behin baino gehiagotan agertzen dira, halako sare bat antolatu eta liburuari osotasuna emanez. Zenbait pasarte irakurtzean Lampedusak behin idatzitako esaldi bat etorri zait gogora: pausaldi bat estuasunean, hauxe baita txiroen benetako poza.

Azken kritikak

Hadji-Murat
Lev Tolstoi

Joannes Jauregi

Bertso bilduma
Etxahun - Pierre Topet

Aritz Galarraga

Goldsmithen ikaslea
Joxean Agirre

Estibalitz Ezkerra

Alexis Zorbaren hitzak eta egintzak
Nikolas Kazantzakis

Hasier Rekondo

Zaldi beltzak zeruan
Txomin Peillen

Javier Rojo

Mundu ikuskerak euskal narratiba garaikidean: modernitatearen krisitik postidentitatearen promesera
Gorka Mercero

Mikel Asurmendi

Biennale
Beatriz Chivite

Peru Iparragirre

Mina edo libertatea!
Kepa Larrea

Javier Rojo

Hodien metafisika
Amelie Nothomb

Amaia Alvarez Uria

Nora goaz euskalduntasun honekin?
Joxe Manuel Odriozola

Joannes Jauregi

Gaizki ulertua
Irene Nemirovski

Aiora Sampedro

Hitzontziak
Xabier Montoia

Iratxe Esparza

Poesia kaiera
Rosalia de Castro

Igor Estankona

Mendi-joak
Aingeru Epaltza

Javier Rojo

Artxiboa

Otsaila 2018

Urtarrila 2018

Abendua 2017

Azaroa 2017

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Apirila 2017

Martxoa 2017

Hedabideak