kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Lur bat haratago / Joan Mari Irigoien / Elkarlanean, 2000

Testuaz haratago Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2001-04-13

Paradoxak. Euskaraz sekula idatzi den nobelarik mardulena, batetik. Irakurleen artean ditudan lagunek —izan ere lagun guztiak ez ditut oraindik irakurzaletu, mea culpa-, kostata irakurri dutela aitortu didate, baina ez dakit zer den liburu bat kostata irakurtzea. Ohitura falta. Ez gaude ohituta euskaraz orrialde askotxoko testuak irakurtzera. Badirudi, senaz edo —antropologoei galdetu behar— muga nonbait jarria dugula euskaldun irakurle sufrituok, baina ez dakit non den muga hori. Hala ere badira ehun orrialdetik gorako liburuek izutzen dituztenak. Haientzat kalte!

Niretzat liburua irakurtzen eman dudan denbora plazerezko une bakanetan sartu beharrekoa iruditu zait, prosagatik soilik. Kuriosoa da nola euskaraz prosarik jasoenetakoa duten bi liburuk —Axularrenaz eta beste batzuenez gainera—, Anjel Lertxundiren Otto Pette eta Joan Mariren hau, Lur bat haratago, zirrara berdintsua egin didaten barnean.

Batean zein bestean, bata ala bestea irakurri, historia iruditu zait gutxienekoa, eta textuari lotu natzaio orroldioa pagoari bezala. Ez dut esango bi liburuetako estiloa antzekoa denik; ezta gutxiago ere, baina badago batean zein bestean hitzaz haratago joateko asmo eta borondatea; esaldiaz haratago iristeko helburua. Azkenik, ordea, irudimenean geratzen dena hitza da, esaldia alegia: testua.

Izan ere testuaz haratago beste testu bat dago, bestela interpreta eta irakur daitekeena, historiaren itzal-argietara beste itxura hartzen duena, bestelako profilez jantzen dena.

Testua da historiaren sostengu, eta seguruaski historiak berak beste era bateko testuan mozorroturik porrot egingo zukeen, eroriko zatekeen dorre zuta batzueten erortzen den bezala, zarata handiz. Inork espero ez duenean.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak