kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Gauak eta hiriak / Ur Apalategi Idirin / Elkar, 1997

Idazle gazte bat Javier Rojo / El Correo, 1997-09-04

Ur Apalategi azken bolada honetan Euskal Herrian sortzen ari den idazleen belaunaldi berriaren partaidea dugu. Izan ere, gaztea da, 1972.ean jaio baita eta Gauak eta hiriak bere lehenengo eleberria da. Gaztelerazko literaturan bezala, badirudi euskal literaturara ere heldu dela idazle gazteen moda, “balore berriak” kaleratzearena. Gazteleraz dena edo ia dena marketing hutsa zela argi geratu ondoren, ikusi behar orain zer gertatzen den euskal literaturarekin. Ur Apalategik bere eleberri honetan bi mutilez eta neska batez osatutako triangelu baten gorabeherak kontatzen ditu, askotan irakurlearekin jolastuz. Gaiaren garapenak, hala ere, ez du ematen oso sakona denik. Eleberriaren zati handiena pertsonaia horiek pentsatzen dutenak osatzen du, baina irakurleari inpresio hau geratzen zaio azkenean: hainbeste pentsatu beharrean, bere asmoak argi eta garbi azalduko balituzte, ez lukete inolako arazorik edukiko bere helburuak lortzeko. Gauzak honela, egileak, ironia lagun, erromantizismoa baztertzeko ahaleginak egiten ditu, baina batzutan ezinezko gertatzen zaio. Triangelu honen istorioak hainbeste gogorarazten ditu René Girard-en teoriak (bakarrik desiratzen da beste batek desiratzen duena), ezen honen aplikaziotik sortu dela baitirudi.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak