« Ekialdeko mazedonia etnikoa | Geografia desberdinak »
Telefono kaiolatua / Harkaitz Cano / Alberdania, 1997
Bakartasuna dela-eta Javier Rojo / El Correo, 1997-11-12
Harkaitz Canok, orain urtebete edo, Beluna jazz eleberri idatzi zuenean, oso goian jarri zuen bere literaturaren maila, nire ustez behintzat. Orain Telefono kaiolatuak liburua argitaratu duelarik, ideia hori baieztatu zaidalakoan nago. Liburu honen zatirik handiena narrazioek osatzen dute, baina, noizean behin, badaude tartekaturik (ia-ia lotsatuta bezala) zenbait poema. Narrazio gehienek badute puntu garrantzitsu bat, bakartasuna alegia. Ardatz honen inguruan, eta aldez edo moldez marginatutzat har daitezkeen pertsonaien presentziarekin, eraikitzen dira istorio gehienak. Hauek, dena den, oso desberdinak dira. Badaude misteriozkoak diruditen narrazioak. Beste batzuk absurdoaren mugan daude, adibidez, hildako baten azken nahi bitxia bete behar duen pertsonaiaren gorabeherak kontatzen dituena. Batzutan, aurkitutako eskuizkribuaren errekurtso ezaguna erabiltzen du gaia garatzeko. Liburua interesgarria bada ere, gustora irakurri badut ere, aitortu behar dut ez duela bete lehengo eleberria irakurtzean sortu zitzaidan ikusmina. Ondo uler bedi, liburu hau ez da txarra, eta aurten argitaratu diren beste batzuekin konparatuta ona dela ere esan daiteke, baina nik neuk behintzat gehiago itxaroten nuen.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera