kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Erretiradako trena / Martin Ugalde / Erein, 1997

Oroimena lagun Javier Rojo / El Correo, 1997-12-24

Martin Ugaldek burutu dituen lanen artean, literaturaren esparruan egin duena piskat baztertua, ahaztua geratu da. Izan ere, kazetaritzan egindako lanek literaturazkoak estali dituzte. Literaturari dagokionez, ipuingintzan aritu da gehienbat idazle hau, eta liburu honetan bere kondagintzaren adibide interesgarri bat ikus dezakegu. Zazpi narrazio biltzen dira orri horietan, azkena izan ezik (liburuari izenburua ematen diona hain zuzen) oso luzeak ez direnak. Eskuartean darabiltzan gaien artean, gerrarena nabarmentzen da. Gerra garaiko pasadizoak, zenbaitetan bere bizitzatik ateratako gertaerak kontatzen dizkigu istorio horietan, beti ere ahulen aldeko jarrera agertzen duelarik. Kontatzeko eran, bestaldetik, nik narratzailearen ikuspuntu aldaketa bitxiak aipatuko nituzke. Askotan, beti ez esateagatik, pertsonaia batek betetzen du narratzailearen papera, istorioa lehenengo pertsonan kontatuz. Baina idazleak ikuspuntu hori gainditu behar duenean, tupustean, beste pertsonaia batek jokatuko du narratzailearena, “ni” desberdinez osatutako mosaiko anitza sortuz. Beharbada, garai hauetarako gaiok piskat urrun gera daitezke; ezin dugu ahaztu, hala ere, euskal literaturan dagoen idazlerik garrantzitsuenetako bat dela Martin Ugalde.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak