kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Kilkirra eta roulottea / Joxemari Iturralde / Erein, 1997

Kronika bitxia Javier Rojo / El Correo, 1998-04-29

Joxemari Iturraldek eleberri handia, eta ez naiz luzaeraz ari, egiteko asmoa izan du, Kilkirra eta roulottea idaztean. Franco hil ondoko transizio garaiko kronika bitxia egin nahi izan du eta horretarako pertsonaia batzuek garai horiek nola bizi izan zituzten kontatzen digu. Pertsonaia nagusia eta narratzailea John Erdosain da, erdi estatubatuarra erdi euskalduna, Franco hil zenean Ondarruko institutoan irakasle egondakoa. Pertsonaia honek, bere egoera bereziak ematen dion talaia aprobetxatuz kontatzen dizkigu garai hartako gorabehera zenbait. Eleberria, batez ere lehenengo erdian, korapilatsu gerta daiteke, gertaerak eta oroitzapenak nahastuta pertsonaiak denboran aurrera eta atzera saltoka dabiltzalarik, kontakizun nagusian hainbat eta hainbat istorio txiki sartzen direlarik. Bigarren erdian, ordea, askoz linealagoa izanik, errezagoa izango zaio irakurleari kontakizunaren haria jarraitzea, bidezidorretan galdu gabe. Atal honetan azaltzen diren gauzetan oinarritzen da eleberriaren izenburua: pertsonaiak (kilkirra) bere roulotean egiten du inora gabeko txangoa Euskal Herrian zehar. Eleberri luzea da; beraz, nahi izanez gero errez aurki daizteke zenbait momentu ahul. Edonola ere, ondo merezi du jaso berri duen Kritika Saria.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak