kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Euskara batuaren ajeak / Ibon Sarasola / Alberdania, 1997

Batua dela-eta Javier Rojo / El Correo, 1998-05-20

Ibon Sarasolak Euskara batuaren ajeak liburua idaztean euskara estandarraren inguruko eztabaida piztu nahi izan omen du. Bere liburuaren asmoa euskara batuak batez ere hiztegi kontuan ekarri duen nahastea azaltzea izan baita. Horretarako, hiztegi itxurako estilo liburu antzeko honetan hitz asko aztertzen ditu eta bere ustez zergatik diren desegokiak azaldu. Oinarrian dagoen teoria hauxe da: euskara batuaren hiztegia gaurkotzea gazteleraren eragin zuzenaren pean egin da, txukuntasunaren kalterako. Ondorioz, euskara batua iparraldeko eta hegoaldeko euskaldunak hurbiltzeko tresna izan beharrean, desberdintasunak areagotzeko balio izan du. Sarasolak adibide ugari eman eta beste hizkuntza batzuetan zer gertatzen den ere erakusten du, euskaldunok askotan hartu ditugun bide okerrak nabarmentzeko. Alde honetatik, eta kontuan hartuta erabiltzen duen informazioaren tamaina, nekez aurki daiteke alderdi txarrik liburuan. Gauza batzuk, ordea, ez zaizkit oso argi geratu. Irizpideak, adibidez: hasieratik argi daudela dirudi, baina irakurri ahala kasuistika hutsean amaitu dela iruditu zait. Liburuaren eragina, bestetik: beldur naiz hizkuntzaren erabiltzaile arruntek ez ote dituzten, hainbeste gorabeherarekin, gauzak nahasiago eta zailago ikusiko.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak