kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Bizkarrean tatuaturiko mapak / Harkaitz Cano / Elkarlanean, 1998

Hiriz hiri Javier Rojo / El Correo, 1998-07-01

Azken urte hauetan Harkaitz Cano euskal literaturan sortu den izen berri interesgarrinetakoa da. Dohai handiak dauzka, dudarik gabe, idazle ona izateko. Besteak beste, idazle erreza da; errez idazten duela esan nahi dut, hau da, ez duela hizkuntzaren kontra idazten. Baina agian bere erreztasun horretan eduki dezake bere etsairik handiena, kontuz ibiltzen ez bada. Liburu honetan 49 ipuin biltzen ditu, beste hainbeste hiritan kokatuak. Narrazio hauek, irratian kontatuak izateko jaio zirelako edo, badute halako iheskortasun kutsua. Ez dira sendoegiak, ez dute pisu handirik. Berrogeita bederatzi hiri dira narrazioen abiapuntu, eta batzutan narrazioak barik, deskripzio txikiak direla ematen dute, irudien elkarketa pertsonaletik sortutako parafrasiak. Logika pertsonal honen zamapean, irakurleari askotan galdu egiten zaio irudien elkarketaren oinarria, idazleak iradokizun leunetan eraiki baitu bere liburua. Hasieran esan dut Harkaitz Cano oso idazle erreza dela… Eta askotan idazle batek gauza interesgarriak egiten baditu ere, gorde egin behar ditu, ez du hainbeste presarik izan behar argitaratzeko. Lanei denbora ematen ez bazaie, ideia handiak horretan geratzen baitira: ideiak, osorik gauzatu edota heldu gabeko egitasmoak.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak