kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Hizkuntza, kultura eta gizartea / Joxe M. Odriozola Lizarribar / Euskaltzaindia - BBK, 1998

Hizkuntza eta kultura Javier Rojo / El Correo, 1998-10-21

Joxe M. Odriozolak euskararen egoeraz bestelako ikuspuntua eskaini nahi izan digu saiakera honetan. Soziolinguistikaren esparrutik, hizkuntzaren estatusaz arduratzeko garrantzia azpimarratzen da liburu honetan eta gogor kritikatzen du gure artean elebitasunaz dagoen kontzeptua. Odriozolak zuzen lotzen ditu hizkuntza eta kultura, eta horrexegatik elebitasunaz ezezik kulturbitasunaz ere hitz egin behar omen da. Izan ere, bere ustez, hizkuntzak maila sinbolikoan kultura islatzen duelarik, hizkuntza desberdinek kultura desberdinak islatu behar dituzte. Eta horixe da gure artean falta omen duguna, zeren pentsatzen baitu euskaran erdal kultura txertatu besterik ez dela egin. Hauxe da liburuaren tesia. Gauzak horrela, hizkuntzek kulturak islatzen badituzte, niri galdera bat bururatzen zait, liburuan erantzun argirik ez daukana: Ze arraio da euskal kultura delako hori? Liburu honetan hizkuntzaren arazoa era bortitzean ideologizatzen du behin eta berriro, euskararen barruan halako esentzialismoa aurkitzen baitu, maila politikoan baino zentzurik ez daukana. Iritzi horien ondorioz, esan daiteke euskarak ez gaituela euskaldun egiten, esentzia berezi baten jabe izateak baizik. Bide honetatik abiatuz gero badakigu nora helduko garen.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak