kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Korapiloak / Jasone Osoro / Elkarlanean, 2001

Amodioa edo Javier Rojo / El Correo, 2001-04-11

Korapiloak izenpean Jasone Osorok bigarren narrazio liburua argitara eman berri du. Igartza Sarian akzesita lortu duen idazlana. Narrazio liburua dela esan dut, baina, egia esan, narrazio adina poema agertzen dira bertan, ipuinen artean olerkiak tartekaturik baitaude, ondoko istorioen osagarri. Istorio hauen gaiak triangelu bat osatzen du, triangelu horren erpinak sexua, maitasuna eta desioa direlarik. Edonola ere, hiruak nahasita agertzen dira, beraien artean bereizterik ez balego bezala.

Izan ere, idazleak behin eta berriro maitasunaren fikzioaz ohartarazi nahi du irakurlea edota, bestela esanda, maitasuna aipatzen denean, benetan beste gauza batez hitz egiten ari dela, harako filme ezagun haren izenburuan esaten zenez. Pertsonaiak nahiko bitxiak izaten dira, jokaera arrarokoak zenbaitetan, eta baten bat psikopataren definzioan sar liteke arazorik gabe. Bestaldetik, ipuinak beregainak badira ere, batzuetan (dela pertsonaia baten presentziagatik, dela gertaera berberaren inguruan ardaztuta daudelako) kateaturik daude. Jasone Osorok, ohi duen moduan, idazkera zuzena erabiltzen du eta liburu honetan umore makabroaren zipriztin batzuk ere aurki ditzakegu… baina, beharrik, txiste errazean erori gabe.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak