kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Frida Kahlo / Ana Irigoien / Elkarlanean, 1998

Khalo-ren bizitza Javier Rojo / El Correo, 1999-02-17

Frida Kahlo (1907-1954) margolari mexikarraren biografia heldu zaigu Ana Irigoienen eskutik. Biografia laburra, irakurterraza da. Beharbada laburtu nahi horrengatik, kanpoko ekintzei begira eginda dago eta pertsonaiaren azalean gelditu dela irudi dakioke baten bati. Oso bitxia izan zen margolari honen bizitza. Zorigaitza (gaixotasuna eta istripua) eta amodioa (Diego Riverarekin izan zuen harremana, besteak beste) batzen dira edozein muga arrunt apurtzen duen bizitza horretan. Ez da, izan ere, erraza pertsonaia konplexu hori ulertzea. Batzutan kontraesanez beterik dagoela dirudi eta irakurleak gardentasun zerbait aurkitu duela uste duenean, berriro itzurtzen zaio, liburuaren azalean agertzen den argazkiko begirada sakonean galduta. Biografian kontatzen denez, badirudi sufrimendua hitz klabea dela margolariaren ibilbidea ulertzeko. Ana Irigoien, behintzat, behin baino gehiagotan saiatu baita haren margoak emakume honek jasan zuen sufrimenduaren arabera azaltzen. Eta koadroen azalpenak direla eta, aipagarriak dira batzutan egiten diren deskripzioak: liburuan agertzen diren zuri-beltzezko irudiei erreparatzen badiegu, sinpletasunean ikusgarria dela deskripzio horien zehaztasuna konturatuko da irakurlea.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak