kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Anemometroa / Igor Estankona / Susa, 1998

Ahotsaren bila Javier Rojo / El Correo, 1999-03-24

Igor Estankona idazle gaztea, oso gaztea da poema liburu honetan eskaintzen duena lehen literatur-saioaz bestelakotzat hartzeko. Duda-mudatan mugitzen da, leku desberdinetan ereduak bilatu nahirik, oraindik bere ahotsa aurkitzeko gai izan gabe. Bestaldetik, behin baino gehiagotan, oso gora begira dago idazlea, baina halako asmoak handiegiak zaizkio honetan ere. Poesia honek ezaugarri berezi eta interesgarriak ditu, hala ere. Adibidez, poemek ez dute egitura itxia erakusten, hau da, ez dute lan borobil eta osoa burutzen, izan ere hasiera eta batez ere amaiera irekiak dituzte-eta. Honek efektu estetikoa sortzen du, jakina, poemak beste zerbaiten puskak bihurtuz. Askotan, poemek istorio bat kontatu nahi dute, haien izaera narratiboa azpimarratuz, eta ez dira falta (batez ere liburuaren azken atalean) zuzen edo zeharka Kavafis gogora ekartzen dutenak ere. Poetak inpresionismoa edo dei litekeena erabiltzen du, egoerek sortzen dizkioten inpresioak pilatzen baititu, askotan haien arteko erlazioa azaldu gabe, sentimenduak nolabait gainez egiten duelakoa irudikatuz. Literaturaren munduan bere ahotsa (bere lekua) aurkitzeko gai bada, Estankonak poeta ona izan daitekeela erakutsi ahalko du, trebezia eta kalitatea ez baititu falta.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak