kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Tentazioak / Jasone Osoro / Elkarlanean, 1998

Tentazio bitxiak Javier Rojo / El Correo, 1999-03-31

Jasone Osoro azken urte hauetan euskal literaturaren munduan sartu den idazle berri eta gaztearen izena da. Bere lehen literatur liburuak Tentazioak du izena eta hogeita bost kontakizunek osatzen dute. Osororen kontamoldea, nire ustez, oso argia da: arrunta dirudien egoera bat planteatu ondoren, oreka apurtzen duen elementu bitxi bat sartzen du han. Gauzak horrela, elementu bitxi horrek ezusteko amaiera batera eramango du egoera. Gaiak, bestaldetik, desioaren inguruan aritzen dira, eta desioetan desioena (nolabait esateko), sexua edo honen aldaeratzat har daitezkeenak. Liburu hau hitz bakar batean definituz gero, nik irakurgarria dela esango nuke: narrazioak ia beti dibertigarriak dira eta idazkerak ez dio inolako oztoporik jartzen irakurleari. Baina kontakizun guztiak jarraian irakurtzekotan, agian piskat astun suerta liteke. Hainbeste aldiz errepikatzen dira halako ezusteko amaierak, non irakurleari azkenean ezer ez baitzaio ezusteko iruditzen. Beraz, aldika irakurtzea komenigarriago. Idazlearen asmoak ez dirudi idazlan handi eta garrantzitsu bat egitea denik, denbora pasako jostailua eskaintzea baizik. Eta ikuspuntu honetatik begiratuta, Jasone Osororen liburuak oso ondo betetzen du bere funtzioa.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak