kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Gay nauzu / Iñigo Lamarca / Alberdania, 1999

Bere buruaz Javier Rojo / El Correo, 1999-06-02

Autobiografiaren esparruan koka genezake Gay nauzu, Iñigo Lamarcak idatzi duen liburua. Honelakoetan maiz gertatzen den bezala, denetatik agertzen da liburuan. Zenbaitetan kondagintzatik hurbil dagoela dirudi; bestetan, gai desberdinei buruzko hausnarketa da liburua biltzen duen haria. Memoria liburutik ere badu zerbait… Edonola ere Lamarcak bere bizitza du kontagai, denboraren aldetik muga argi batzuk jarri dituelarik. Hamar urte zituenetik, hogeita hamar urte bete arte, hau da, homosexualitatea bere baitan sentitzen hasi zenetik, bikote-harreman iraunkor bat hastea lortu zuen arte, Lamarcak bere bizitza jartzen digu begi bistan. Idazleak jakinaraziko digu zein izan den bere ibilbidea bere homosexualitatea era duin eta ireki batean bizitzeko, oreka emozionala eta pertsonala lortu arte. Honelako liburuek (biografiekin etabar esan nahi dut) susmo bitxia, baita kontraesankorra ere, uzten didate. Alde batetik, atal oso garrantzitsuak izkutatzen zaizkigula. Bestaldetik, publiko-pribatu dikotomia zeharo hautsita gelditu dela, berez pribatua dena jendaurrean azaltzean. Nolabait esateko, formaz duinagoa bada ere, idatzizko talk show baten aurrean nagoela iruditzen zait honelakoak irakurtzean.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak