kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak / Pilar Cristobal / Txalaparta, 1999

Ipuin erotikoak Javier Rojo / El Correo, 1999-08-11

Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak izenarekin bataiatu dute Pilar Cristobal-en narrazio bildumaren euskal itzulpena. Irakurleak izen hori irakurri eta liburua literatura erotikoaren esparruan sartzen dela jakinaren gainean egonda, nekez esan dezake aurreikuspenak zapuztuta geratu zaizkiola. Izan ere, liburu honek narrazio itxurapean fantasia erotikoen bilduma baino ez du eskaintzen. Gauzak honela, zaila da honelako liburu baten balio literarioez hitz egitea, liburu honek, azken finean, ez baitu literatur baliorik erakusteko inolako asmorik. Narrazioen argumentuek, esaterako, fantasia erotiko horietarako marko txikia ematen digute, fantasia horien deskribapena delarik liburuaren osagai nagusia. Ezin uka, bestaldetik, idazleak oso ondo ezagutzen duela osagai nagusi hori, sexologian aditua den aldetik. Edozein narrazio liburuk eduki behar duen beste osagaiak, ordea, literaturak alegia, egiten du huts hemen. Gai batean aditua izateak ez du esan nahi gai horri buruz literatura egiteko gai denik, honetarako literaturan ere aditua izan behar baita. Narrazio erotiko hauetan idazleak alderdi erotikoa nabarmendu nahi izan du, alderdi narratiboaren kaltetan. Literatura bilatzen duenak kontuan hartu beharreko puntua.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak