kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Antologia / Axular / Ibaizabal & Kriseilu, 1999

Eredugarriena Javier Rojo / El Correo, 1999-09-29

Patxi Salaberri Muñoak Axularrek 1643.ean argitaratu zuen Gero liburu ezagunaren antologia berria prestatu du, buruan irakurlego oso konkretua, ikasle gazteak alegia, zuelarik. Axularren idazlana, askoren ustez, euskal libururik ederrena da, klasikorik klasikoena, eredugarriena. Dena dela, gaurko irakurle arruntaren ikuspegitik (baldin-eta euskaraz halako irakurlerik badago), urrun xamar aurkitzen da bai hizkuntzaren aldetik, bai erabiltzen dituen gaien aldetik. Hizkuntza lapurtera klasikoa deitu izan den euskalkia baita. Hau dela-eta, edizioaren paratzaileak grafia gaurkotu egin du Euskaltzaindiaren arauei egokitzeko, eta bestelako kontuak (hiztegia eta morfosintaxiaren ezaugarri bereziak) argitzeko, liburua orri barreneko oharrez hornitu du. Gaiaren kontua, ordea, bestelakoa da, Axularrek aszetika liburua idatzi baitzuen, eta ez dut uste aszetika gaur egun asko kontsumitzen den generoa denik. Salaberrik atal interesgarrienen aukera egin duen aldetik, gaiaren zailtasuna neurri handi batean behintzat leunduta agertzen da. Beraz, euskal literatura klasikoaz ezer gutxi dakiten irakurleek badute non heldu Axularren liburuari, jakin dezaten “zenbat kalte egiten duen luzamendutan ibiltzeak, egitekoen geroko uzteak”.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak