kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Mendebaldea eta narraziogintza / Iñaki Aldekoa / Erein, 1998

Narraziogintzaz Javier Rojo / El Correo, 1999-10-13

Iñaki Aldekoak azken urte hauetan euskaraz sortu eta argitaratu den narraziogintzaren azterketa zabala egin digu Mendebaldea eta narraziogintza izeneko saiakera liburu honetan. Hiru atal ditu, hiru saiakera desberdin, baina helburu berberera jotzen dutenak: kondagintza modernoaren eraiketa. Lehenengoan Txillardegiren nobeletan hasita, azken berrogei urteotako euskal nobelagintza nola bilakatu den azaltzen zaigu, ikuspegi orokorra emanez. Bigarrenean gure artean dauden idazlerik garrantzitsuenetako hiru (Lertxundi, Atxaga eta Saizarbitoria) mintzagai ditu, haien eleberri bana sakon eta zehatz aztertuz. Hirugarren atalean, liburuari izena ematen dion atalean hain zuzen, eleberriak alde batera utzi, eta Sarrionaindiaren eta Atxagaren bestelako narrazioez arituko zaigu. Azken urte hauetako euskal kondagintza mundu modernoa islatzeko tresna egokia bilakatzeko lehian dabil, modernitatera hurbiltzeko ahaleginean. Zentzu honetan ulertu behar da izenburuan aipatzen den mendebalde hori. Geografi kontzeptua barik, modernitatea gertatzen deneko esparruaren irudia osatzen du; besteren batek aipatutako hiri demokratikoa, alegia. Euskal literatura hobeto ezgutzeko eta, bide batez, zenbait topikotatik aldentzeko liburu bikaina da saiakera hau.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak