kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Oiartzungo kantutegia. Bertako herri memoriatik / Juan Mari Lekuona / Oiartzungo Udala, 1999

Herri kantuak Javier Rojo / El Correo, 1999-11-24

Juan Mari Lekuona poeta mirestua eta herri literaturaren ikertzaile bikaina dela esaten badut, inor ez da harrituko. Bere ibilbidean, bere liburuetan eta bere hitz pausatuetan guztiok zer ikasi handia daukagu, dudarik gabe. Oraingo honetan, Oiartzungo kantuen antologia ederra eskaini digu. Ia berrehun eta berrogeita hamar kantu jaso eta partitura eta guzti argitaratu ditu, bere herriko tradizioa ezagutzera emateko asmoz. Antologia zehatza eta zabala dugu, beraz, liburu mardul hau. Eta antologia ez ezik, ohar interesgarriz osatutako hitzaurre luze bat ere badugu, non gaiaren nondik-norakoak azaltzen zaizkigun. Hemen lanaren planteamendua adierazi ondoren, oroitzapen kolektiboaren gaia azaltzen zaigu argi bezain sakon. Kantuen azterketa sistematikoa ere egiten digu Lekuonak lan honetan eta honetarako hiru multzotan banatu ditu kantuak: kantu zaharrak, bertso berriak eta kantugintza berria. Honetan ere Lekuonak tradiziotik modernitatera joan daitekeen bide interesgarri bat erakusten digu, zeren herri tradizioan kantugintza berriaren aztarna azaltzen baitu. Irakurle mota desberdinek (herri hizkera, poesia edo musika gustuko dutenek) zerbait bitxi aurkituko dute liburu interesgarri honetan.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak