« Bortizkeria urpean | Jolaserako gonbitea »
Katiluaren ipurdia / Martin Etxeberria Garro / Alberdania, 1999
Poema herrenak Javier Rojo / El Correo, 1999-12-01
Askotan beharrezkoa da gauza arruntei begirada desberdin batez behatzea. Honela gauza arrunten atzean izkutatzen den bestelako alderdia aurkitu ahalko dugu. Poesia delakoa, alegia. Martin Etxeberriak hori egin nahi izan bide du Katiluaren ipurdia-n, ohikotasunean aurkitzen den (izkutatzen den) beste alde hori nabarmendu. Alde honetatik, liburuak beste ikuspuntu bat (ez dakit berria den, baina ohikoa ez, behintzat) eskaini nahi izan du. Begirada berri bat. Baina… Ados nago gauza arrunten gainean zabaldu behar den begirada hori ezinbestekoa dela, hor dagoen poesia aurkitu ahal izateko, baina ez da nahikoa. Begirada hori hitzetan gauzatu behar da, begirada adierazi egin behar da, gauza arrunten gainean egin nahi den poesia arrunkeriarekin nahastuko ez bada. Eta honetan egiten dute huts, nire ustez, liburu honetako poemek. Gauza arruntetan poesia egon daiteke, baina gauza arruntak berak eta beren konstatazio soila ez dira inola ere poesia. Ezen, azkenean, zer du liburu honek, testua den aldetik, irakurleak poema-liburutzat har dezan? Agian begibistakoa bakarrik: lerro bakoitzaren amaiera non jarri idazleak hautatu duela eta ez dela orrialdearen neurriaren adurraren esku utzi. Oso gutxi, benetan, nire gustorako.
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera
Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa
Irati Majuelo
Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua
Ibon Egaña
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Aiora Sampedro
Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig
Jon Jimenez