kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Gerezi denbora / Inazio Mujika Iraola / Alberdania, 1999

Gerra garaia Javier Rojo / El Correo, 1999-12-22

Gerezi denbora-n Inazio Mujikak Espainiako Gerra Zibilean kokatutako ekintza bitxiak kontatu dizkigu. Egoera tragiko batean, gerran alegia, gauzarik arraroenak eta ezustekoenak gerta daitezkeelarik, gerra ironiarako marko ezin hobea bihurtzen zaigu. Honetan, adibidez, anarkista batek apaiz bati lagunduko dio beste anarkista batzuek atxilotuta duten artzapezpikua askatzen. Eleberria oso interesgarria da eta ekintzak zalu kontatuta daude, irakurleak istorioa hasi eta buka irakurtzeko moduan. Testua, bestaldetik, kapitulo laburrez osatuta dago eta bakoitza, atalka argitaratutako istorioek gogora ekartzen duten teknika erabiliz, ezusteko batekin bukatzen da, hurrengoaren atea irekiz. Baina, gauza hauek guztiak eleberri honen aldeko argudioak diren neurri berberean, nobelaren mugak ere izan daitezke. Izan ere, gerran girotutako abentura hau kontatzerakoan, ekintzen azalean gelditu da idazlea, gertaerek eduki ditzaketen hausnarketarako balioak ahaztu balitu bezala. Eskaintzen duena, hala ere, bikain eginda dago eta oraingo honetan idazleak egin digun denbora pasa ederrarekin konformatu behar. Egia esan, euskal irakurle gizajoek batzutan sufritu behar izaten dutena ikusita, ez gutxi.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak