kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Bi argazki eta hainbat polaroid / Felipe Rius / Pamiela, 1999

Ihesi nahian Javier Rojo / El Correo, 1999-12-29

Felipe Riusek narrazio liburu interesgarria burutu du Bi argazki eta hainbat polaroid izena duen lan honetan. Liburuak bi atal nagusi dauzka. Lehenengo atalean, liburuaren zatirik handiena osatzen duen atalean hain zuzen, zortzi narrazio agertzen dira, non pertsonaiek sentitzen duten ihes egin beharra funtsezko osagaia den. Izan ere, pertsonaia nagusiak, hogeita hamar urtetatik berrogeitara bitarte horretan daudelarik, beren ohiko mundutik itzurtzeko grinak harrapatuta daude. Helduarora iritsi dira ia-ia konturatu gabe, eta egoera horretan badirudi errealitatetik ateratzeko nolabaiteko bidea asmatu nahi dutela: ihes egin, bidaia baten bidez batzutan; bestetan, edarian edo drogan (suizidioaren aldaki bigunak) aurkituko dute pertsonaiok inora ez daraman bidea. Bigarren zatiko testuak narrazioaren eta artikuloaren erdibidean daude, eta oso eskematikoak dira. Literaturaren ikuspuntutik interesgarriagoak iruditu zaizkit lehen ataleko istorioak. Baten batek esan lezake topikoz beterik daudela, eta, egia esan, ez da horrelakorik falta, adibidez, galtzaileen mitifikazioa egiten denean. Hala ere, Riusek idatzi duen liburua kontuan hartzekoa dela uste dut, euskal literaturan ixilik egon den belaunaldi baten ikuskera eskaintzen baitigu.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak