« Amatakeran | Nihilismoa »
Ostiralak / Jon Arretxe / Elkarlanean, 1999
Xelebrekeriak Javier Rojo / El Correo, 2000-01-12
Literaturaren kontzeptua nahiko zabala izanik bere baitan izatez zeharo desberdinak diren testuak biltzen ditu. Arazo nabarmena sortu ohi da, ordea, guztiz izaera desberdineko testu horiek maila berberean jartzen badira. Kasu honetan, ezin dugu Jon Arretxeren liburu hau literaturaren ohiko balioen ikuspuntutik begiratu, literaturaren mozorroaren azpian (Ostiralak narrazio liburua da itxuraz) bestelako gauza eskaini baitzaigu, txiste bilduma luzea, alegia. Alde honetatik Arretxe azken urte hauetan euskal liburugintzan askotan ikusi izan dugun bidearen jarraitzailetzat har dezakegu, zeren idazle askok, umorezko liburuak egin nahirik, xelebrekeriaz betetako lanak argitaratzen baitituzte. Hemen ikasle bizitzan aldez edo moldez jarraitu nahi duten pertsonaiak ditugu protagonista eta bizitza horretan irauteko bururatzen zaizkienak dira kontagai. Irakurleak edozein gauzarekin barre egiteko gogoa badu, orrialde hauetan aurkituko du zerekin ase gogo hori. Burutazio bitxiak, egoera barregarriak (edo behintzat asmo horrekin eginak), irakurlearen konplizitatea bilatzen duten autoerreferentzia errezak aurkitu ahalko ditu irakurleak. Liburuaren negozioan mugitzen direnen aldetik, dudarik gabe, honelako lanak errentagarriak izango dira.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera