kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Barandiaran / Jon Aizpurua / Jexux Aizpurua / Elkarlanean, 1999

Barandiaran Javier Rojo / El Correo, 2000-01-26

Zaila da, benetan, Joxemigel Barandiaran bezalako pertsonaia garrantzitsu baten bizitza honelako liburu batean laburtzea, ezinbestean gauza asko eta asko aipatzeke geratu behar baitira. Barandiaranen bizitzan laburpen hori ia ezinezko bihurtzen duten eragozpen batzuk aurki daitezke: alde batetik, ehun urteko bizitza; bestetik, euskal kulturak XX. mendean izan duen pertsonaiarik garrantzitsuenetakoa dugu. Honez gainera, bere lana da bizitza honen alderdirik interesgarriena. Korapilo hauei aurre eginez, idazleek Barandiaran beraren hitzetan oinarritu dira nobela balitz bezala irakur daitekeen liburua egiteko. Eguneroko bizitzari buruzko datu jakingarriak eta bitxiak, gazte denboran politikan izan zuen jarrera integrista (euskaltzaleen artean gehienetan pentsatzen den baino zabalduago egon dena), lanak eta ikerketak aurrera eramateko gorabeherak, deserriko bizitza… gainetik behintzat Barandiaranen bizitzaren puntu garrantzitsuenak aipatzen dira biografia honetan. Barandiaran ezinbesteko pertsonaia dugu Euskal Herria ulertzeko, herri honi bere burua ezagutzen lagundu baitzion, herri tradizioa zertan zen erakutsiz. Orain biografia txiki honekin euskal etnologiaren aintzindaria pixka bat hobeto ezagutzeko aukera izan dezakegu.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak