kritiken hemeroteka

8.301 kritika

« | »

Ondaretzat gorrotoa / Zalbador Zapirain Ataño / Auspoa-Sendoa, 2000

Iragan hormatua Javier Rojo / El Correo, 2000-07-26

Baserri giroan kokatutako gorroto eta amodiozko istorioa kontatzen du Salbador Zapirain Atañok Ondaretzat gorroto-n. Bi familiak belaunaldiz belaunaldi elkar gorrotatzen dute, beraiek ere gorroto horren kausa zein den ez dakitelarik, hilketa batek eta ezkontza batek gorroto horri amaiera jarri eta bi familiak elkartu arte. Istorioa XIX. mendearen bukaera aldean hasten da. Argumentua, ikusten denez, ohikoa literaturan, tragedia eta melodramaren artean dagoela esan genezake. Kontamoldeak eta ideologiak, bestaldetik, literaturarik tradizionalenaren ordezkari baten aurrean jartzen gaituzte. Izan ere, idazkeraz (eta ez bakarrik euskara batuan idatzita ez dagoelako), kontamoldez eta, batez ere, ideologiaz iraganean hormatutako mundu bat islatzen da eleberrian. Antonio Zavalaren hitzetan, Atañok erabiltzen duen euskara “jator, ugari, aberats, dotore eta garbia” da. Eta ez zaio arrazoirik falta. Baina euskara hau, mundu ikuskera bat erakusteko ez ezik mundu ikuskera horren atal garrantzitsua ere badenez, nekez izan daiteke baliagarri XXI. mende atarian gauden honetan. Ataño aurten hil da, urtarrilaren 2an (beraz, hil ondoren argitaratutako liburua dugu hau). Zaila egiten zaio bati kasualitate honi balio sinbolikorik ez ematea.

Azken kritikak

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak