kritiken hemeroteka

6.995 kritika

Azken kritikak

« | »

Euskarak sorgindutako numeroak / Patziku Perurena / Erein, 2000

Zenbakien magia Javier Rojo / El Correo, 2000-08-09

Euskarak sorgindutako numeroak izeneko saiakeraren berragitarapena agertu da arestion. Liburu mardul honetan Patziku Perurenak zenbakiek herri literaturan duten aztarnari jarraitu dio, haien atzean gordetzen diren interpretazioak emanez. Izan ere, hizkuntzak eta literaturak zenbakiak zerbait magiko bihurtu dituzte eta Perurenak magia horretan murgiltzeko eta magia hori sentitzeko laguntza eskaini nahi du. Saiakera honetan ikusiko dugu nola zenbaki bakoitzak hasieran pentsa litekeena baino leku handiagoa hartzen duen herri literaturan, halako moduan non ia zenbaki guztiek, errepresentatzen duten balio zehatza ez ezik, bestelako balioak ere erakusten baitituzte. Liburuan bi gauzarekin egingo du topo irakurleak. Alde batetik, zenbakien irizpidea erabilita egindako herri literaturaren antologia dugu. Datu enpirikoak, alegia. Bestaldetik, datuei idazleak ematen dizkien interpretazioak. Eta interpretazioekin gertatu ohi den moduan, batzuetan irudimenaren hegalaldia oso luzea bada ere, kasu honetan ezin dugu hau akats-tzat hartu, liburua irakurtzeak liburuak berak jartzen dituen mugak onartzea eskatzen baitu. Perurenak bere begien ikuspuntua, berezia eta jakinminez betea, ezagutzera gonbidatu gaitu hemen.

Azken kritikak

Biennale
Beatriz Chivite

Igor Estankona

Demokraziaren pribatizazioa
Jule Goikoetxea

Peru Iparragirre

Azala erre
Danele Sarriugarte

Javier Rojo

6012
Karlos Linazasoro

Aiora Sampedro

Filiala
Sergei Dovlatov

Joannes Jauregi

Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea

Iratxe Esparza

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Hasier Rekondo

Pelegrinak
J.E. Urrutia Capeau

Javier Rojo

Zaldi beltzak zeruan
Txomin Peillen

Peru Iparragirre

Tiroa kontzertuaren erdian
Belen Gopegui

Aritz Galarraga

Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea

Javier Rojo

Zauri Bolodia
Oier Guillan

Aiora Sampedro

Azala erre
Danele Sarriugarte

Joannes Jauregi

Jainkoen zigorra
Alberto Ladron Arana

Iratxe Esparza

Artxiboa

Apirila 2018

Martxoa 2018

Otsaila 2018

Urtarrila 2018

Abendua 2017

Azaroa 2017

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Hedabideak