kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Azalaren kodea / Miren Agur Meabe / Susa, 2000

Poesia heldua Javier Rojo / El Correo, 2000-09-13

Miren Agur Meaberen azken poema liburua da Azalaren kodea. Bere poemetan egileak, errepikazioa eta aliterazioa ia alde batera utzita, irudietan aurkitzen du erritmoa markatzen duen osagaia, testua prosa zatikatuaren mugetan utziz. Irudiok hurbileko gauzei dagozkie, askotan egunerokotasunetik hartuak direlarik. Askotan gorputza dute oinarri irudiok eta kasu hauetan poesia ez da erotismorik gabe agertzen. Hurbilekoak izan arren, ordea, abstrakziorako joera nabarmena erakusten dute: testuingururik gabe, gauza bat besteetatik bereizten duen ezaugarririk gabe, objekturik arruntenak ere bere izaera konkretua galduz doaz, sinbolo bihurtzeko bidean jarrita. Meaberen poesia bizitzarekiko inozentzia galdu ondoko poesia da, baina etsipenera heldu gabe, puntu batetik aurrera koherentzia osoa ezinezkoa dela dakien poesia, alegia. Beraz, oreka mantendu behar batean eraikitzen dira Meaberen poemak, sentimenduak azalduz, baina sentiberakeriari ihesi. Garai txarrak omen dira lirikarako, abesti ezagunak zioen bezala. Baina honetan, beharbada, ingurua baino, generoa da errudunago, neurri handi batean bere baitan agortu baita. Dena dela, beti posiblea da poema liburu interesgarriren bat aurkitzea, Miren Agur Meaberen hau bezala.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak