kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Gela ilunetatik / Ana Urkiza / Egan - Hiria, 2000

Ana Urkizaren “Gela ilunetatik” Jon Kortazar / El País, 2001-04-02

Ana Urkiza idazle oparo gisa agertu da aurton. Ipuin liburua agertu ondoren, poema liburua eman du argitara Hiria argitaletxean.

Gela ilunetatik liburuak izenburuan jarri ditu poesia honen zenbait ezaugarri: gelatik idazten du, ikuspegi pertsonaletik, norberaren iritzitik. Hausnarketa adierazten du.

Poema liburuak alde bi ditu, eta bakoitza bost sailetan banandua da, hamar gai desberdin aipatzeko asmotan. Denbora, gauaren sorgindura, gelaren intimismoa, bakardadea eta karrika, heriotza, paisaia estilizatua, itxaropena eta ametsa, hitza, maitasuna, poesia eta ahaztura… Bidaia luzea norberaren barnearen aldean eta kanpo aldetiko ikuspegian.

Gairen zikloa zabala bada ere, poesiaren moldea antzekoa da beti: poema txiki, ñimiñoak, pentsakizun jokoak, inpresioak, zertzeladak ikusitakoari, pentsatukoati buruz.

Poemaren arintasunean oinarrituko inpresioa da nagusi obra honetan: pentsakizun joko arin bat, hitz kontraste xumea. Itziar Rozas sarrera egileak ongi adierazi du zeintzuk diren poesia honen bihotza eta gunea: “Gela ilunetik lanaren poemak arnas sakonekoak diren arren, unean uneko inpresioak ere badakarzkigu. Urkizak inpresioak azaltzen dizkigu, laburrak, segundo bakar batean adierazi eta ondoren geuk irensten ditugunak”.

Hizkeraren aberastasuna estimatzen diot Urkizari, baina, poesia ikusia iruditzen zait. Agian, edizioak ere ez du laguntzen.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak